2024-04-25

iraultzen 169

gogoanizan

Gure gorputza, gure territorioa egunero da kolpatua, ukatua eta jazarria. Baina emakumeok, feministok, gure gorpu-tzetan erabakitzeko eskubidea izan dezagun borroka-tzen, jarduten, amesten jarraitzen dugu egunero.

Gure territorioan aske, libre bizi nahi dugu! Gure gorpu-tzetan aske, gure bizitzetan, bizi tokian, lurrean, herrialdean aske. Lege arrotzei muzin egin, eta gure herrian, emakumeok aske bizi gaitezen baldintzak jorratzen segi behar dugu.

Bilgune Feminista

URRATS AUSARTAK BABESTUZ 
Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboak Euskal Herrian abiatu den fase historiko berriari ekarpen garrantzitsua egiteko prest agertu da. Euskal preso Politikoen Kolektiboak egin bezala, Estatuak bere blokeo jarreran hartzen duela indarra eta, beraz, blokeo hori apurtzea gakoa dela hausnartuta, aldebakartasuneko ekimenaz egingo diote aurre.

Urrats ausartak egiteko tenorea dela deliberatu dute eta horrela izango da. Baina jakin badakigu konponbiderantz bideratutako urrats bakoitzaren ostean, Estatuaren erantzuna ere badatorrela. Honi aurre egiteko, Euskal Herriko eragile ezberdinen jarrerak aldarazteko eta konponbide prozesuan aurrera egin ahal izateko herriaren protagonismoa, babesa, presioa, borroka dira gakoa. Beraz, ekin lanari, lantokiz lantoki, herriz herri!


ERABAKITZEKO ESKUBIDEA DUGULAKO

Euskal Herrian erabakitzeko eskubidearen aldeko Gure esku dago dinamika 2013ko ekainaren 8an hasi zen. Herri dinamika honek euskaldunon erabakitzeko eskubidearen alde herri aktibazioa eta atxikimendua lortzea du xede. Jendartean dagoen beharrari abagunea eman, eta honen zilegitasuna bultzatu nahi du dinamikak, erabakitzeko eskubidea gauzatuz.

Herriz herri, sektorez sektore eta nazioz nazioko aktibazioaren ondorioz, 2014ko ekainaren 8an Durango eta Iruñea elkartuko dituen gizakatea gauzatu nahi dute, 123 kilometrokoa, 50.000 lagunek osatuko dutena. Martxoaren 29an Bilboko La Casillan ekitaldi bat burutuko da eta udazkenean topaketa jende-tsu baten deialdia egin nahi da, ordurarte egindako guztiaren balantze bat egiteko helburuaz.

KARTA SOZIALA, GELTOKI BERRI BAT 
Karta Sozialak gure eredu propioaren alde borrokatzeko tresna izateko xedea du. Sindikatua beste eragile askorekin batera tresna hau sortzeko prozesuan murgilduta ibili da. Herritik eta herriarentzako tresna sortu nahi zen, erreala eta erabilgarria. Hilabeteetako lanaren ostean eta geltoki ezberdinetatik pasa ondoren, lehen fasearen azken txanpara iritsi gara.

Apirilaren 5ean Atarrabiako Kultur etxean egingo den batzarrean herriz herri jasotako ekarpenak kudeatzeko irizpideak finkatuko dira eta karta eskutan izanda, aurrera begirako estrategia eztabaidatuko da. Handik hilabete eta erdira, maiatzaren 31an hain zuzen ere, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta aurkeztuko da bere osotasunean eta handik aurrerako estrategia finkatuko da. Honela etapa bati amaiera eman eta aurrera begirako erronkei ekingo diegu.

CITA EN EL ABERRI EGUNA 
Independentistak celebrará el próximo día 20 de abril en Iruñea un Aberri Eguna "plural y participativo, abierto a los independentistas de todas las sensibilidades". Aprovecharán esta cita para que los "independentistas vascos unidos" puedan mostrar "ante el mundo" sus "deseos" y su "fuerza". Un mes antes, el 15 de marzo, la Red Independetistak aprobó su plan estratégico para 2014-2016.

Esta red ha cumplido cuatro años. Comenzaron su andadura el 21 de febrero de 2010 con la presentación de la declaración “Ari gara”, y ha llegado el momento de hacer balance del trabajo desarrollado y de planificar la actividad para los próximos años. Ante la grave situación económica y social que estamos sufriendo, son cada vez más las personas que ven que la independencia es el único camino posible para construir un futuro distinto.

28 de Abril, UN DÍA PARA DENUNCIAR
La precariedad, la subcontratación en cadena, la temporalidad, etc. Son realidades que afectan a nuestra salud . Los Gobiernos entretanto sigen haciendo reformas como el último anteproyecto conocido como el “Anteproyecto de Ley de Mutuas” que ahonda en el desmantelamiento del sistema público dejando a la clase trabajadora sin protección.

En el Sindicato LAB, tenemos claro que la movilización y la lucha son las únicas armas que tenemos para avanzar en la construcción de otro modelo, modelo en el que la salud y la vida de la clase trabajadora sea el elemento principal. Por todo ello, el 28 de abril, día Internacional de la Seguridad y la Salud en el Trabajo, el sindicato realizará asambleas con los delegados y delegadas así como movilizaciones en las comarcas.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Euskara baztertzailetzat jo eta hizkuntzaren normalizazio prozesua kolpatzen duen enegarren epaia

Euskal administrazioa euskalduntzeko prozesuaren aurka pairatzen ari garen oldarraldiaren barruko epai berri bat ezagutu dugu. Kasu honetan, Donostiako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiak Eibarko udaltzain lanpostu baterako euskara-eskakizuna frogatu beharretik salbuetsi ditu hautagaiak ezohiko egonkortze deialdi batean, hautagaietako batek jarritako helegitea partzialki onartuta.

Lan osasuna bermatzeko prebentzioa jorratzea premiazkoa dela aldarrikatu dugu sindikatuok

Gaur, Laneko Segurtasun eta Osasunaren Nazioarteko Egunaren bezperetan gauden honetan, LAB, ESK, STEILAS, EHNE-Etxalde, HIRU eta CGT (Nafarroan) sindikatuok osatzen dugun intersindikalak irmoki salatu dugu langileok gure osasuna jokoan ipintzen dugula, bizitza duin baterako diru sarrera nahikorik bermatzen ez duten enpleguetan.

Nafarroako Arartekoak Hezkuntzari gomendatu dio Lanbide Heziketan diharduten PTak ere “saritu” ditzala

LABek eskatuta, Patxi Verak zuzentzen duen erakundeak Hezkuntzari eskatu dio beharrezko neurriak har ditzala Lanbide Heziketako PTei ere aplikatzeko DBHra atxikita daudenek jasotzen duten soldataren %5,45eko osagarria.