2026-06-18
HomeZerbitzu PublikoakIrakaskuntzaIkastetxeetako klaustroei LOMCEren aurrean salaketa egiteko proposamena luzatuko die STEE-EILAS, LAB eta...

Ikastetxeetako klaustroei LOMCEren aurrean salaketa egiteko proposamena luzatuko die STEE-EILAS, LAB eta ELA sindikatuek

LOMCE aurreproiektuaren aurrean beste urrats bat eman nahian, STEE-EILAS, LAB eta ELA sindikatuek ikastetxeetako klaustroei LOMCEren aurrean euren salaketa-adierazpena egin dezaten eta Eusko Jaurlaritzari halakorik gauzatuko balitz hemen ez aplikatzeko eskaera egiteko proposamena luzatu die.

STEE-EILAS, LAB eta ELA sindikatuen proposamena ikastetxeetako klaustroie

«STEE-EILAS, LAB eta ELA sindikatuek LOMCEren aurkako ikastetxeetako klaustroen atxikimendua eskatuko dugu, Hezkuntza sailari interpelazioak luzatuz.

Gure hezkuntza sistema jasaten ari den etengabeko erasoak izaten ari diren ondorio nagusiak hezkuntzaren kalitatearen kaltetzea eta langileon lan baldintzen okertzea dira. Berdin Madrilgo gobernua, zein Nafarroakoa eta EAEko Jaurlaritza, azken hauek eragile sozial, sindikal, politikoei eta oro har jendarte osoari muzin eginez, gutxiengoan inposatutako neurri zehatzen bitartez eta aurrekontuetan ezarritako murrizketen bitartez, hezkuntza mundura politika neoliberalak ekartzen ari dira. Era horretan, krisiaren ondorioak berau sortu ez dugun herritarroi ordainaraziz.

Era berean, Madrilgo gobernuak, estatuaren birzentralizazio eta uniformizazio planari jarraiki, LOMCE delako legea inposatzeko prozesuari jarraipena eman nahi dio, hurrengo urratsa aurreproiektua Espainiako parlamentura helaraztea izango delarik.

Ugaria izaten ari da eskola komunitateak arlo batean zein bestean burutzen ari den ekimen sorta, neurri murriztaile eta inposatzaileak salatzeko, arbuiatzeko eta beste era bateko neurriak behar direla aldarrikatzeko. Argi eta garbi gelditzen ari da ez ditugula murrizketak onartzen, LOMCE-ren aurka gaudela eta gure hezkuntza sistema bertan erabaki nahi dugula.

Honekin batera, langileon lan baldintzei buruzko benetako negoziazioa, konpromisoak eta bermeak bidera ditzan exijitzen diegu administrazioari.

Horren harira indartu dugu mobilizazioetarako deialdia, delegatuen elkarretaratzeak eta ikastetxeetan “eskolak kalean” izeneko ekimena bultzatuz. Hauek guztiak ikastetxe bakoitzean eta eragile ezberdinek bultzatuta burutzen ari diren ekimenekin bat egiten dute.

Beste urrats bat eman nahian, proposamen berria luzatu nahi diegu ikastetxeetako klaustroei, LOMCE-ren aurreproiektuaren aurrean euren salaketa-adierazpena egin dezaten eta Eusko Jaurlaritzari interpela dezaten, LOMCEri ezetz esateko eta halakorik gauzatuko balitz hemen ez aplikatzeko eskaera eginez.

Arestian aipatutako mobilizazioek maiatzean eta ekainean zehar izango dute jarraipena. Dei berezia luzatzen diegu langile guztiei, eskola komunitateko kideei eta herritarrei, norabide berean planteatuko maiatzaren 30eko greba orokorraren deialdiarekin bat egiteko.»

  

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Lanuztea Bizkaiko Foru Aldundian: 600 pertsona baino gehiago mobilizatu gara akordio eta hitzarmen berri baten alde eta telelanaren alde

Gaur, ekainak 17, Bizkaiko Foru Aldundiko langileek bi orduko lanuztea egin dute Langileen Batzordeak eta Enpresa Batzordeak deituta, ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuen babesarekin.

Mobilizazioak egin ditugu elikagaien merkataritzako tokiko hitzarmenak defendatzeko

Patronalak eta banaketa kate handiek bultzatutako ekimenak Hego Euskal Herriko elikagaien merkataritzan adostutako lan baldintzak mehatxatzen dituela salatu dugu. Gaur mobilizazioak egin ditugu Hego Euskal...

Hezkuntza komunitateak Gimeno kontseilariaren kargugabetzeari emandako babes masiboa erregistratu dugu

Hezkuntza komunitatea osatzen duten ia 1.900 lagunen sinadurak aurkeztu ditugu LABetik, eta Chivitek fitxarik mugitzen ez badu, irailean mobilizazioei berriz ekingo diegula iragarri dugu.