2025-12-18
HomeIrakaskuntzaGizarte ekimeneko ikastetxeakIbaigane Ikastetxeko kudeatzaileek zentruaren itxiera iragarri dute

Ibaigane Ikastetxeko kudeatzaileek zentruaren itxiera iragarri dute

LAB Sindikatuak gogor salatu nahi du Ibaigane Ikastetxeko kudeatzaileek zentrua ixteko hartutako erabakia. Ibaigane Fundazioak diru publikoaren kudeaketa oso txarra egin ostean 40 langile eta 300 ikaslek pairatu behar dituzte ondorioak. Hau da; 40 langile kalera eta 300 bat familia ikastetxe gabe.

IBAIGANE IKASTETXEAN KALERATZERIK EZ!
LANGILEEN BIRKOKAPENA ORAIN!!

Aste honetan Ibaigane Ikastetxeko kudeatzaileek zentruaren itxiera iragarri dute. LAB Sindikatuak gogor salatu nahi du hartutako erabakia eta itxiera horren errudunak:

Ibaigane Fundazioa: Errudun nagusia, egindako kudeaketa kaxkarragatik. Diru publikoaren kudeaketa oso txarra egin ostean eta gardentasun ezarekin, 40 langile eta 300 ikasle pairatu behar dituzte ondorioak. Hau da; 40 langile kalera eta 300 bat familia ikastetxe gabe.

Kristau Eskolak: Euren utzikeriagatik. Jakinda, Ibaigane ikastetxearen egoera larria zela, aurretik neurririk ez hartzea. LAB Sindikatuak zentro honen egoeraz informazioa eskatu duenean Kristau eskolak sahiestu du erantzuna. Zintzotasun falta erakutsi dute

ELA Sindikatuaren utzikeriagatik. nabaria izanik azkenengo urteetan ikastetxeak arazo ekonomikoak zituela, berria eztanda egin arte ELAko komiteak ez du hatzamar bat ere mugitu egoera honetara ez heltzeko. gainera azkenengo lau urteetan 17 lanpostu galdu dira ikastetxe horretan.
Zeren zain egon dira akordio batera heltzeko non langile guztien lanpostuak mantenduko ziren eta zentruaren bideragarritasuna?. Zenbat langile langabe eta ikastetxeen itxiera gehiago gertatu beharko dira?

Eusko Jaurlaritza, PSE Gobernuarekin neurri murriztatzaileak hasi ziren eta PNVk politika berdinei segida eman dizkio. Agerian gelditu da politika hauek agorturta daudela eta Hezkuntza Lege berri baten beharrean gaudela. Lege berri honek bere barnean sistemaren finanziazioaren gakoa konpontzen ez duen bitartean arazoa errepikatuko da. Horretaz gain Eusko Jaurlaritzak itundutako zentruei ematen dien diru publikoa, kontrolpean eduki behar ditu horrelako kudeaketa kaxkarrak ekiditzeko.

LAB sindikatuak, Ibaigane ikastetxean dagoen afera, Gizarte Ekimeneko Ikastetxeeetan azkenengo urtean bizi izandako gatazkarekin lotura duela uste du. LABek gatazka honetatik ateratzeko helburuak betidanik argi izan ditu eta honek batasun sindikaletik ateratzera eraman gintuen.

Planteamendu ekonimizistetatik haratago akordio integraletara jo behar genuen. Hau da; zorraren ordainketaren negoziazioaz gain, lanpostuen defentsan, Eusko Jaurlaritzari interpelazioa, Ikastetxeen kudeaketa parte hartzailea eta zuzena izatea, gardentasunaren bidean sakonduz, eta EAErako sektoreko lan hitzarmena.

LABen helburu nagusia enpleguaren defentsa izan da beti ; KALERATZERIK EZ EGOTEA, LANGILE GUZTIEN BIRKOKAPENA ETA LAN HITZARMENA SEKTOREKO LANGILE GUZTIENTZAKO eta horrela jakinarazi genien maiatzaren bukaeran gizarte ekimeneko patronal guztiei enpleguaren aldeko akordioa eskainiz .

Kasu honetan, Kristau Eskola eta Ibaigane Fundazioari ibaiganeko langile guztiak birkokatuak izatea beste ikastetxe batzuetan exijitzen diegu.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Zerbitzu publikoetan euskaraz lan egin eta bizi ahal izateko lege bermeak exijitu ditu LABek Gasteizen

Euskarafoboak diren alderdi eta sindikatuen aurrean, euskaraz lan egitea eta euskaraz artatua izatea eskubide gisa tinko defendatzeko ordua da. Horregatik, LABek gaztelerak dituen eskubide...

Iruñeko lorezaintzako lehen hitzarmenaren kontrako blokeoa salatu dute sindikatuek

LAB, UGT, CCOO, ELA eta Solidari sindikatuek, GORA LOREZAINAK batzarraren babesarekin —Iruñeko Udalak azpikontratatutako OHLA Ingesan, Eulen eta Tasubinsa enpresetako lorezaintzako langileek osatzen dute...

Langileon Donostia eraikitzera goaz!

Donostiar gehienon lan eta bizi baldintzak etengabe okertzen ari dira eta eraiki hitza da azken aldian gure hirian hitzetik hortzera dabilena. Turismoan oinarritutako postalezko hiria da eraikitzen ari direna, hain zuzen ere, gutxi batzuen interesak hiritarron beharren gainetik jarrita.