2026-02-02
HomeEkintza SindikalaHitzarmenen aldeko borrokak fruitu berriak eman ditu

Hitzarmenen aldeko borrokak fruitu berriak eman ditu

Gaur Donostiako epaitegietan hitzarmena ez betetzeagatik UTE Donostialdea 2010 eta Construcciones Campezo enpresen kontra LABek aurkeztutako salaketen haritik bi epaiketa zeuden iragarrita. Azken orduan bi epaiketa hauek bertan behera geratu dira bi enpresek hitzarmenak mantentzeko erabakia hartu baitute.

UTE Donostialdea 2010en kasuan lan baldintzak 2014ko uztailaren 7ra arte mantentzea onartu du eta Construciones Campezok, egungo lan baldintzak mantenduko dituela (epe mugarik gabe) iragarri du. Epaitegietara hurbildutako LABeko kideek aldaketa hauek borrokaren fruitu direla adierazi dute.
 
LAB sarean
{module[111]}

       

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EstaƱos Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako EstaƱos Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...

Espainiako Gobernu Ordezkaritzaren aurrean mobilizatu da LAB, milaka herritar etxegabetze arriskuan jarrita Madrilen ā€œezkutu sozialaā€ bertan behera utzi dutela salatzekoĀ 

Langileon aldeko politikak, Madrilek inposatu beharrean, Euskal Herrian hartzearen beharra aldarrikatu du LABek Bilbon; hala nola, etxegabetzeak geldiarazteko neurriak, pentsio justu eta duinak bermatzea...

LABek adierazten du Udalen sektorerako Udalhitz hitzarmeneko negoziazio mahaia deitu gabe eta blokeatuta dagoela azaroaren 7az geroztik

Udalhitzen blokeoa gainditzeko otsailean hasiko den mobilizazio dinamika bati ekingo dio LABek Urte bat igaro da EUDELen zuzendaritzak sektoreko sindikatuoi dei egin zigunetik eta mahai...