2026-04-09
HomeIndustriaEnergiaHitzarmenaren defentsan lanuzte eta mobilizazioak MESA enpresan

Hitzarmenaren defentsan lanuzte eta mobilizazioak MESA enpresan

Mungian dagoen Manufacturas Electricas S.A. (MESA) enpresako langileek hitzarmenaren defentsan elkarretaratzea egin dute gaur Iberdrola dorrearen aurrean. 2011ko abenduaren 31az geroztik indarra galdua duen hitzarmen kolektiboa berritzeko negoziazioak trabatzen jarraitzen du zuzendaritzak, eta horren aurrean joan den urriaren 5ean hasita astero ordubeteko lanuzteak egiten ari dira langileak.

350 lagun inguru aritzen dira Scheneider Electric multinazional frantziarraren taldekoa den enpresa honetan. Iberdrola dorrean du egoitza, eta bertaraino helarazi nahi izan dituzte enpresa batzorde (LAB, ELA) eta langileen eskariak.

«Egoera honek helburu zehatz bat dauka, gure soldatak MURRIZTU, lanegunak luzatu eta, orokorrean, gure bizi eta lan baldintzak okerrera eraman»
MESA – Mungia
HITZARMENAREN DEFENTSAN!

«Empresa Komiteak, eta baita Langileriaren gehiengoak ere, “Manufacturas Eléctricas” (MESA) enpresaren Zuzendaritzak negoziazio kolektiboaren inguruan indarrean jarri duten BLOKEO estrategia salatu nahi dute.

Nahiz eta langileen ordezkaritzak 2011ko Abenduan iraungi zen hitzarmen kolektiboaren negoziaziorako borondate argia erakutsi, enpresak uko egiten dio behin eta berriz eztabaida bat irekitzeari bere edukien gainean.

Azkenengo lan erreformak eskura jarri dion tresna apartarekin, enpresak erabat argi dauka hitzarmen kolektiboak iraungitze data daukala. 2013ko Uztailaren 7a hain zuzen ere. Eta arrazoi horregaitik ez du inolako interesik hitzarmen hori berritzeko, alderantziz, hiltzen utzi nahi du.

Egoera honek helburu zehatz bat dauka, gure soldatak MURRIZTU, lanegunak luzatu eta, orokorrean, gure bizi eta lan baldintzak okerrera eraman. Gainera gehigarri batekin, hau gertatzen dela etekin haundiak dituen enpresa batetan eta empresa honek, era berean, Grupo Schneider multinazional indartsuaren partea delarik.

Enpresa Komiteak, eta MESAko langilego osoaren elkartasuna bitarteko, hilabetetako blokeo egoeraren ondoren Asanbladan erabaki dute MOBILIZAZIOAK hastea negoziaziorako bideak agortuta daudelarik.

LAB-ELA»

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek eta ELAk greba dinamika abiatuko dute EAEko udal langileen sektorean

EUDELi eta EAJ, EH Bildu eta PSE-EE alderdi politikoei exijituko diete Udalhitzeko eta udaletako mahaietan lan baldintzak hobetzea hemen eta orain negoziatuz. Apirilaren 23an...

Zumaiako Estaños Matienako langileek greba egingo dute euren osasuna eta segurtasuna berma daitezen exijitzeko

Hainbat lan istripu izan dira enpresa horretan, eta iragan urtarrilaren 31n langile bat hil zen lanean. Hala ere, enpresak ez du berehalako neurririk hartu...

LABek politika publiko propioak exijitzen ditu, Nafarroako erregularizazioa enplegu arloko eskubideak gauzatzeko eta beste askotan aurrera egiteko abiapuntua izan dadin

Nafarroako Gobernuko presidenteak deituta, gaur bilera egin dute enpleguari eta migratzaileen erregularizazioari buruz hitz egiteko. LAB sindikatuak enpleguaren erregularizazioan eta kontrolean hobekuntza bat exijitzen...