2025-12-06
HomeIndustriaMetalgintzaHitzarmen duin bat eta kalitatezko enplegua aldarrikatuko ditugu Bizkaiko metalgintzaren mahaian

Hitzarmen duin bat eta kalitatezko enplegua aldarrikatuko ditugu Bizkaiko metalgintzaren mahaian

Berriro eratu da Bizkaiko metalgintzaren hitzarmena negoziatzeko mahaia. Aukera berri honen aurrean, LAB gertu dago negoziazio horri ekiteko, baina aitzitik, ez dugu onartuko lan baldintzak kaskartzea eta sektoreko beharginen eskubideak galtzea.

Bizkaiko metalgintzaren mahaia eratzeko deialdiaren harira, LABek ondorengoa adierazi gura du:

LABek sektoreko negoziazio esparruari sektoreko behargin guztion lan eskubideak arautzeko gutxieneko arlo deritza. Horrengatik, 2013ko ekainean nahiz 2014ko maiatzean LABek hitzarmenaren negoziazioa askatuko luketen hainbat proposamen ekarri zituen. Tamalez, patronalak erabaki zuen, bi abagunetan, negoziazioa eten behar zuela; hori eginez hitzarmena betetzen zela eta hura enpresa mailan beteko zela bermatuko lukeen hitzarmena sinatzeko gogorik ez zuela erakutsi zuen; azken finean, ez zion uko egin lan erreformak ematen zion aukerari sektoreko beharginen lan baldintzak okertzeko enpresetan.

Otsailak 7 dituen honetan, berriro eratu da hitzarmena negoziatuko duen mahaia. Aukera berri honen aurrean, LAB gertu dago negoziazio horri ekiteko, baina aitzitik, ez dugu onartuko lan baldintzak kaskartzea eta sektoreko beharginen eskubideak galtzea, ez ditugu lan erreformaren edukiak onartuko, egun arte patronalaren asmoa hori izan bada ere, aldiz, eskubide eta baldintza horiek babestuko ditugu, enpresa guztietan betetzen direla bermatuz, berezko hitzarmena eduki edota ez edukita ere. Azken urteotan galdu dugun eros ahalmena, gutxi gorabehera %6koa, berreskuratu nahi dugu.

Laburbilduz, Bizkaiko metalgintza hitzarmen duina gura dugu, zeinak enplegua sortuko duen, baina beti ere, kalitatezkoa, non sektoreko behargin guztiei bizi baldintza duinak izaten lagako dien, patronal berak jendartean onartzen duelako Bizkaiko metalgintzako enpresetan aberastasun handia sortzen ari dela.

Badakigu patronalak ez digula ezertxo ere oparituko, horrengatik gertu gaude beharginak antolatzera eta piztera, helburu horiek lortzearren borrokatzeko.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Zipreko PEO zentral sindikalaren kongresuan parte hartu du LABek

Zipreren batasunaren eta autodeterminazioaren aldarrikapenarekin bat egin du Igor Arroyo LABeko koordinatzaile orokorrak, Munduko Federazio Sindikaleko kide den zentral sindikalaren kongresuan. Horrez gain, sindikatuak...

Enplegu Publikoaren Legea Espainiako Auzitegi Konstituzionalera eramateko asmoak euskararen aurkako oldarraldi judiziala larriagotuko du

Euskal jendartearen eta langile publiko gehienen iritziaren aurka, euskara gazteleraren maila berean kokatzea debekatu lezake ebazpenak, eta euskara bigarren mailako egoera subsidiariotik atera ahal...

LABek irmo salatzen du Donostiako Martutene auzoan 111 lagun kale gorrian utzi izana

Herritar orok bizitza bizigarria izateko duen eskubidea gogoratu du LABek, hori bermatzeko eskatu die instituzioei, eta horren alde antolatzeko deia ere egin du. Donostian...