2026-03-20
HomeZerbitzu PribatuakGasolindegiakHiru aste daramatzate Bizkaiko gasolindegietako langileek greba mugagabean hitzarmen duin baten alde

Hiru aste daramatzate Bizkaiko gasolindegietako langileek greba mugagabean hitzarmen duin baten alde

Bizkaiako gasolindegietako langilean greba mugagabearen laugarren astean sartu dira jadanik. Borroka honi hitzarmen duin baten alde eta hitzarmen horren aplikazioa bermatuko duen akordio bat lortzeko bidean eman zioten hasiera. Momentuz patronalaren aldetik ez dute erantzun positiborik lortu eta ELA, LAB, CCOO, UGT eta USO sindikatuek CEBEK eta AEVECARi gatazka honi irtenbidea emateko bilera bat deitzeko eskaera luzatu die.

Gauzak horrela, greba deitzaileek (ELA, LAB, CCOO, UGT eta USO) hitzarmen duin baten aldeko mobilizazioekin jarraituko dutela adierazi dute. Era berean, herritarren aldetik borroka honekiko jaso duten ulermen maila eskertu dute. 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Korrikan masiboki parte hartzera dei egiten die LABek euskal langileei

Hainbat kilometro erosi ditu LABek, eta bere kidegoa aktiboki ari da parte hartzen Korrikaren antolaketan, izan tokian tokiko batzordeetan zein lantegietan. Orain, errepidera salto egiteko garaia da. Horregatik, bihartik aurrera euskararen aldeko olatua indartzera dei egiten die LABek euskal langileei.

LABek burujabetza, ekonomiaren kontrol publikoa eta gutxieneko soldata propioa eskatzen ditu lan eta bizi baldintza duinak hemen ziurtatzeko

Kontseilu Ekonomiko eta Sozialak (KES) ezohiko bilera egin du Irango gerrak Nafarroan izan duen eragina aztertzeko eta maila ekonomiko eta sozialean izan dituen ondorioak...

LGS propio baten aldeko jendartearen aldarriak gobernuak eta patronalak behartu behar ditu aurrera egitera, berehala ezar dadin

Grebaren arrakastak eta mobilizazio masiboek erakusten dute euskal jendarteak ez duela amore emango 1.500 euroen aldarrikapenean. LAB, ELA, Steilas, Etxalde eta Hiru, M17aren ondoren: “Gaur atzo baino indartsuagoak gara, ez gara geratuko helburua lortu arte”.