Edozein herrirentzat Hezkuntza funtsezkoa den ondare eta zerbitzu publikoa da, funtsezkoa bere garapen, kohesio eta ongizaterako. Hego Euskal Herrian ordea, gobernuen aldetik jasotzen duen tratua eta ondorioz bizi duen egoera ez da sinestarazi nahi digutena. Kalitateari eusten bazaio bertan diharduten langileen eta hezkuntzako beste eragileen inplikazio, lana eta esfortzuagatik da, baina ez gure administrazioek ematen dioten garrantziagatik edota bertara bideratzen dituzten baliabideengatik. Azken hamarkada luzeetan Hego Euskal Herrian Barne Produktu Gordinaren %3,5 inguru besterik ez da bideratzen hezkuntzara. Hau da, herrialde garatuenek bataz-beste bideratzen dutena baino 1,7 puntu gutxiago, 1.433 milioi euro gutxiago, 520 euro gutxiago biztanleko eta urteko (Danimarkak baino 3.620 milioi gutxiago, Frantziar Estatuak baino 1.730 milioi gutxiago edo Espainiar Estatuak baino 674 milioi gutxiago). Ildo honetan, salatu beharrean gaude atzo bertan ezagutu genuen Jaurlaritzaren aurrekontuen proiektu murriztailea, non, beste murrizketen artean, hezkuntzako aurrekontuek %1eko jaitsiera izango duten, hau da, 24.758.000 є.

Egoera honi, krisia aitzakia, 2010-11 eta 2011-12 ikasturteetan egin diren eta sakontzen darraiten murrizketak gehitu dizkiete gobernuek eta hezkuntzako patronal ezberdinek, bakoitzari dagokion erantzukizunaren mailan. Hezkuntzaren sektore eta esparru guztietan inposatu dizkiguten murrizketak eta plantillei, soldatei, ordezkapenei, lan-kargei, langileen prestakuntzari, hezkuntza proiektuei, etab. eragiten dietenak. Jakina da honelako erasoek lan-baldintzen okertze nabarmena dakartela beraiekin eta, honi zuzenean lotuta, hezkuntza kalitatearen kaltetze nabarmena. Ikasleek beraien heziketa beharrei erantzungo dieten langile gutxiago dituzte, sarritan astebetez edo gehiagoz ez dute ordezkorik, langileek behar bereziak dituztenekin egoteko, ikasgaiak eta materiala prestatzeko edota hezkuntza proiektuetarako ez dute denbora nahikorik, prestakuntzarako ere denbora eta baliabide urriagoak dituzte, gauza bera euskara hobetzeko, etab.

La educación es un bien y un servicio público esencial para cualquier sociedad, es fundamental para su desarrollo, cohesión y bienestar. Sin embargo el trato que recibe en Hego Euskal Herria por parte de los gobiernos y su situación, dista mucho de ser tan idílica como nos quieren hacer creer. Si se mantienen buenos estándares de calidad se debe al trabajo, la implicación y el esfuerzo de sus trabajadores y trabajadoras y los diferentes agentes educativos, pero no precisamente gracias a la importancia que le conceden nuestras administraciones ni los recursos que destinan a ella. En las últimas décadas en Hego Euskal Herria se destina como media únicamente el 3,5% del Producto Interior Bruto a educación. Es decir, 1,7 puntos menos de lo que destinan como media los países desarrollados, lo que equivaldría a 1.433 millones de euros menos, 520 euros menos por habitante y año (3.620 millones menos que lo que equivale la inversión en Dinamarca; 1.730 millones menos que el Estado Francés; o 674 millones menos que el Estado Español). En este sentido, tenemos que denunciar el proyecto de presupuestos del Gobierno de Gasteiz que conocimos ayer mismo, donde entre otros recortes habrá un reducción del 1% en educación, es decir, 24.758.000 є.

Con excusa de la crisis, los gobiernos y las diferentes patronales de la educación, en la medida de las responsabilidades de cada uno, han sumado a esta situación los recortes de 2010-11 y 2011-12. Recortes que nos han impuesto en todos los sectores y ámbitos de la educación y afectan a plantillas, salarios, sustituciones, cargas de trabajo, formación, proyectos educativos, etc. Es obvio que semejantes recortes suponen un empeoramiento notable de las condiciones laborales y, directamente unido a ello, el perjuicio de la calidad educativa. Los alumnos y alumnas tienen menos trabajadores y trabajadoras para responder a sus necesidades educativas y a menudo durante una semana o más no tienen sustituto o sustituta; los trabajadores y trabajadoras no disponen de tiempo suficiente para destinarlo al alumnado con necesidades especiales, para preparar adecuadamente las asignaturas y materiales o desarrollar proyectos educativos; les han recortado el tiempo y los recursos para la formación, para el perfeccionamiento del euskara, etc.

Gezurra da dirurik ez dagoela, gezurra da krisiak behartzen dituela erabaki hauek hartzera. Ez dute zerga politika aldatu nahi, ez diete gehien dutenei gehiago eskatu nahi eta hezkuntza ez daukate beraien inbertsio lehentasunen artean. Hori da benetako arazoa, hori da egoera honetara ekarri gaituen arazoa eta hori da konponbidea: Zerga politikak aldatzea, aberastasuna banatzea eta inbertsio sozialak handitzea.

Azken bi ikasturte hauetan, hezkuntzako sektore ezberdinetako langileok (haurreskoletakoek, irakaskuntza publikoko kolektibo ezberdinek, gizarte ekimeneko ikastetxeetakoek, ikastoletakoek, unibertsitatekoek) ekimen eta mobilizazio ezberdinak egin ditugu egoera salatuz, murrizketak atzera bota ditzaten exijituz eta politikak aldatzeko eskatuz; eta bide horretan jarraituko dugu sektore eta esparru hauetan guztietan.

Gaur ere, hemen gauden sindikatuetako ordezkariak, langile, ikasle, guraso, hezkuntzako eragile eta herritarrak, Hego Euskal Herrian hezkuntza bere osotasunean bizi duen egoera eta gainezarritako murrizketak salatzen ditugu, Eusko Jaurlaritzari, Nafarroako Gobernuari eta hezkuntzako patronalei murrizketak atzera botatzea exijitzen diegu eta hezkuntzari duen garrantzia ematea eta beharrezkoa duen inbertsioa egitea eskatzen diegu.

Es mentira que no haya dinero, es mentira que estas medidas resultan inevitables debido a la crisis. No quieren cambiar la política fiscal, no quieren que paguen más quienes más tienen, no tienen a la educación entre sus prioridades de inversión. Ese es el verdaero problema, ese el problema que nos ha traido a esta situación y ahí esta precisamente la solución: en el cambio en la política fiscal, en el reparto de la riqueza y en el incremento de la inversión social.

En los últimos dos cursos hemos llevado a cabo diferentes acciones y movilizaciones en los diferentes sectores (en haurreskolas, en los diferentes colectivos de la enseñanza pública, en los centros de iniciativa social, en ikastolas, en la universidad) denunciando esta situación, exigiendo la retirada de los recortes y pidiendo un cambio en las políticas, y en ello seguiremos en todos estos sectores y ámbitos.

Hoy aquí nos hemos reunidos representantes de los sindicatos, trabajadoras y trabajadores, alumnos y alumnas, padres y madres, diferentes agentes educativos y ciudadanos y ciudadanas para denunciar la situación y los recortes impuestos en todos los ámbitos de la educación, exigimos al Gobierno Vasco, al Gobierno de Navarra y las diferentes patronales que retiren dichos recortes y otorguen a la educación la importancia que tiene ampliando, en consecuencia, la inversión destinada a ella.

Horretarako, hezkuntzako langile guztiei, ikasleei, guraso eta hemen bilduriko guztiei dei egiten dizuegu zuen ikastetxeetan eta inguruan egoera salatu dezazuela eta gizarte osoari jakin arazi diezazkiozuela politika hauen ondorioak.

Eskerrak ematen dizkizuegu gaur hemen bildu zareten guztioi. Nafarroan greba egun arrakastatsua burutu dugu eta Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan manifestazio jendetsuak egitea lortu dugu. Aurrerantzean ere murrizketen aurka, gure eskubideak defendatzen eta kalitateko hezkuntza eta zerbitzu publikoen alde borroka egiten jarraitu behar dugu. Guk egiten ez badugu ez du inork egingo.

Gure herriak, gure haur eta gazteek, gurasoek eta jendarteak bere osotasunean behar du kalitatezko hezkuntza eta horren defentsan eta aldarrikapenean jarraituko dugu lortzen dugun bitartean.

Para ello, os pedimos a trabajadores y trabajadoras, alumnos y alumnas, padres y madres y todas las personas aquí reunidas que denunciemos esta situación en nuestros colegios y en nuestro entorno y hagamos saber al conjunto de la sociedad las consecuencias de estas políticas.

Muchas gracias a todas las personas que habéis participado en esta movilización. En Navarra hemos llevado a cabo una huelga muy exitosa y manifestaciones importantes en las cuatro capitales de Hego Euskal Herria. En adelante tenemos que seguir haciendo frente a los recortes, reivindicando nuestros derechos y luchando por una educación y unos servicios públicos de calidad. Si no lo hacemos nosotros nadie lo va a hacer.

Nuestro pueblo, nuestros niños y niñas, jóvenes, los padres y madres y la sociedad en su conjunto necesita una educación de calidad, es por ello que continuaremos en su defensa y reivindicación hasta que alcancemos el objetivo.

Gora euskal langileria!
Gora kalitateko hezkuntza!
Gora zerbitzu publikoak!

Euskal Herrian, 2011ko urriaren 27an