2026-02-10
HomeZerbitzu PublikoakNafarroako AdministrazioaHezkuntzako zaintzaileek Nafarroako Jauregiaren aurrean egin dute protesta

Hezkuntzako zaintzaileek Nafarroako Jauregiaren aurrean egin dute protesta

Nafarroako Nukleoko Langile Batzordeak deituta, Hezkuntzako zaintzaileak Nafarroako Jauregiaren ateetan elkarretaratu dira 2109/2012 Ebazpena bertan behera utz dezaten eskatzeko eta lan baldintza duinak aldarrikatzeko.

Hauxe da, gaurko elkarretaratzea dela eta, egin duten oharra:

Nafarroako Hezkuntza Departamentuaren baitako zaintzaileen lan baldintzak hobe ditzaten eskatzeko batzartu da, gaur hemen, Administrazio Nukleoko Langileon Batzordea. Bereziki eskatu nahi dugu zaintzaileon ordutegia arautzen duen 2109/2012 Ebazpena indargabetzea; izan ere, ebazpen horrek ahalbidetzen baitu zaintzaileok gaur egun lanaldi maratonianoak egitea: batzuetan 9 orduko lanegunak egiten ditugu eta astean 43,5 ordu ere pilatu izan ditugu. Araudi horren ondorioz, langileen % 80 behin-behinekoa da eta, gainera, horietatik gehienek lanaldi partzialak dituzte, nahiz eta lanaldi osoa izateko behar adina ordu bete eta gaindituak izan.

Egoera honen aurrean, negoziazio Mahai Sektoriala lehenbailehen elkartu eta arazoari aurre egiteko lanean has dadila eskatzen dugu, zerbitzu hau eskaintzen dugun langileon ordutegia egoki arautzeko. Ebazpen hori indargabetzeko eskaria behin eta berriz egin diogu Gobernuari. Biltzeko eskaria luzatu diegu bai Giza Baliabide Zerbitzuburuari, Francisco Javier Iglesiasi, bai eta Hezkuntza Kontseilaria den Maria Solanari ere, baina ez batak ez besteak ez gaituzte hartu. Alabaina, denborak aurrera darrai eta legegintzaldia amaierara iristear da. Eta oraindik orain, ez dute Ebazpena ndargabetu!

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek salatu du Haurreskolak Partzuergoko hitzarmenakĀ argitaratu gabe jarraitzen duela

Greba eta mobilizazio zikloari bukaera eman zion hitzarmen berria sinatu zuen LABek gaur urtebete. Gainera, Haurreskolak Partzuergoak irailaren 1ean lanpostuen zerrendan sortu behar zituen...

2025a istripu hilgarrien errekorrarekin itxi da berriro ere

84 langile hil ziren lan istripuz pasa den urtean, eta ia 700, denera, azken 10 urteetan. Laneko arriskuak eta prebentzio falta salatu dituzte LAB,...

ELA, LAB, CIG, Intersindical Catalana, IAC, Intersindical Valenciana eta STEI alderdi guztiekin bilduko dira LGSari buruz mintzatzeko, baina Yolanda Diazek ez ditu hartuko

PSOEk, Sumarrek, Podemosek, Junts per Catalunyak, ERCk, EAJk, EH-Bilduk, CompromĆ­sek eta BNGk sindikatuei harrera egingo diete otsailaren 12an Madrilen; aitzitik, Lan ministroak agenda arazoen...