2026-05-05
HomeIrakaskuntzaHezkuntzaHezkuntza sistema nazionalaren eraikuntzaren aldeko lana bere egin dezan eskatzen dio LABek...

Hezkuntza sistema nazionalaren eraikuntzaren aldeko lana bere egin dezan eskatzen dio LABek EAEn osatuko den gobernu berriari

Azken egunotan bolo bolo dabiltza Werten hitzak, ikasle katalanak espainolizatu beharra dela. LAB sindikatuak hitz hauen atzean PPk aurrera eramaten duen hezkuntza politika islatzen dela salatu eta Hego Euskal Herrian egiten den Hezkuntza Madrilen erabakitzen dela gororatu du.

 

Prentsaurrekoaren edukiak

Hezkuntza sistema nazionalaren eraikuntzaren aldeko lana bere egin dezan eskatzen dio LABek EAEn osatuko den gobernu berriari

«Azken egunotan bolo bolo dabiltza Werten hitzak, ikasle katalanak espainolizatu beharra dela eta, baina hitz hauen atzean PPk aurrera eramaten duen hezkuntza politika islatzen da. Gogoratu behar dugu Hego Euskal Herrian, Madrilek erabakitzen duela:

• Irakaskuntza publikorako sarbidea
• Leku aldaketen arautegia
• Ggure eskoletan ematen den Curriculumaren %55 (LOMCEarekin %65)
• Ikasketak etapa ezberdinetan banatzea
• Derrigorrezko eskolaldia noiz arte luzatu
• Gutxienezko ikasleen ratioak
• Langileon jardunaldia
• Unibertsitate ikasleen tasak
• Unibertsitate ikasketak eskaini ahal izateko gutxienezko ikasleen ratioa
• 0-3 zikloa hezitzailea den
• Lanbide Heziketaren egitura
• Batxilergo modalitateak eta gutxienezko batxilergo eskaintzak
• Espainiar konstituzioen balioak curriculumean biltzea
• Langileen lan baldintzak eta negoziazio kolektiboaren arauak
• Izozketak edo murrizketak

Hori guztia eta gehiago da Madrilek erabakitzen duena.

Madrilgo Gobernu ezberdinek jarri eta ezarriko dituzten neurriek modu argiagoan utzi dute Nafarroan eta EAEn dauden “erabateko hezkuntza konpetentziek” dituzten topeak. LABetik errealitate hau askotan salatu dugun arren, askok eta askok sinetsi egin dute, sinisten dute, pentsatzen dute gaurko marko politiko-juridikoan Nafarroan eta EAEn, gure hezkuntzaren gainean hartu behar diren erabakiak hemen hartzea posiblea dela.

Hori horrela izan beharrean, UPNk Madrildik etorritako neurri guztiak bere horretan aplikatu ditu eta PSEk zirrikituen bidez eta hauteskunde aurreko kontestu batean, jendarteari gezurra esanez aplikatu ditu murrizketak; horren adibide dira azken garaiotan aurrera eramandako murrizketek eragindako egoera:

• Haurreskolak, ikastolak, gizarte ekimeneko ikastetxeak, zerbitzuetako laboralak eta heziketa bereziko hezitzaileen lan hitzarmenak salatuta daude, beraz, kolokan.
• Sektore osoan langileen lan zama areagotu egin da.
• Ikasgelak masifikatu egin dira.
• Ordezkapenak murriztu egin dira.
• Euskalduntzean murrizketak egin dira.
• 500 kaleratze baino gehiago eman dira.
• Guraso elkarteentzako diru-laguntzak hustu.
• …

Une latz hauetan inoiz baino gehiago garatu behar dira zerbitzu publikoak eta agintariei bide honetan lan egin dezaten eskatzen diegu. Abiapuntu bezala, murrizketak ez aplikatzea eta aurreko urteotan galdu den guztia berreskuratzea eta subiranotasun bidean jarduteko eskatzen diegu, baita hezkuntza eremuan ere.

LABetik diogu geure hezkuntza eredua eta horri dagozkion gaiak euskal herritarrok, euskal langileok erabaki behar dugula. Euskal Herritarrak gara subjektu bakarra gure hezkuntzaz erabakitzeko, gure Hezkuntza Sistema Nazionalak nolakoa izan behar duen esateko, bertan lanean eta ikasten ariko diren langileen zein ikasleen eskubideak zeintzuk izan behar diren adierazteko. Eta hori horrela izan dadin aldarrikatzen dugu.

Etorkizuna eraikitzeko LABen honako ARDATZ hauen inguruan lan egitea ezinbestekotzat jotzen dugu:

1. Hezkuntza sistema nazionala eraikitzea.
2. Hezkuntza elkarlana eta indar bilketa aldaketarako tresna bilakatzea.
3. Hezkuntza sistema Euskal Herriaren eraikuntza eta garapenerako oinarrizko zutabea izatea.
4. Hezkuntza herrigintzako oinarrizko zerbitzu publikotzat jotzea, eskubide unibertsala.
5. OHA eta kalitatezko sektore publikoko dekalogoa barneratuko duen irakaskuntza publikoa berria definitu eta garatzea.
6. Euskal herriko eta euskal herriarentzako eskolak ezaugarri propioak ditu; euskalduna, laikoa, herritarra, publikoa, demokratikoa, integratzailea, doakoa, aukera berdintasunean eta lankidetzan oinarritutakoa, aniztasunarekiko errespetuzkoa, kalitatezkoa eta euskal kulturari lotuta, munduari irekia eta osasungarria, justizian eta helburu sozialetan oinarritutako eskola ereduarekin konprometitua.

Hezkuntza komunitate osoari dei egiten diegu printzipio hauen gainean hausnartu eta eragile zein herritar guztion artean elkarlanaren bidez alternatibaren bidean urratsak eman ditzagun. Halaber, EAEko hauteskundeen ostean osatuko den Gobernu berriari ere dei egiten diogu, aipatutako ardatzen gainean hezkuntza sistema nazionalaren defentsan eta horren eraikuntzan eraikuntzan urratsak eman ditzan.

Donostian, 2012ko urriaren 18an.»

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Tubos Reunidoseko zuzendaritzak eta erakundeek eraman dute enpresa gatazkaren fase berri honetara. Langileak ez dira erantzule, ondorioak ordaindu dituztenak baizik

Amurrioko enpresa-batzordeko gehiengoak balorazio argia egiten du orain arte gertatutakoaz eta Tubos Reunidosek hartzekodunen borondatezko konkurtsoa eskatzeko hartu duen erabakiaren ondoren irekitzen den egoera...

VW Navarran 2027rako kontratazio eta produkzio aurreikuspenen balorazioa

Lehenik eta behin, salatu nahi dugu VW Navarrak Enpresa Batzordeari atzo 2027ko ekoizpen programa posiblea egiteko, goranzko malgutasun neurriak adosteko ustezko beharra jakinarazteko moduak. UGT...

Langabezia datuek ez dute enplegu prekarioaren hazkundea islatzen

Pasa den urteko apirilean baino 3.594 langabetu gutxiago daude Hego Euskal Herrian. Azken hilabetearekiko ere jaitsi egin da langabezia (%3,07) eta 132.708 langabetu daude. Emakumeen artean azken hilabetean zein urtean langabeziak behera egin arren, langabetuen gehiengoa izaten jarraitzen dute, % 59a, hain zuzen ere.