2026-07-22
HomeEkintza SindikalaHezkuntza Departamentuak Iruñeko nekazaritza eta basogintzako ikastetxe integratuko "kortijo" delakoaren isiltasuna erosi...

Hezkuntza Departamentuak Iruñeko nekazaritza eta basogintzako ikastetxe integratuko “kortijo” delakoaren isiltasuna erosi nahi du

Joan den ekainaren 24ko ezohiko klaustroa ikaragarria eta beldurgarria izan zela erran daiteke. Klaustro horretan, Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Zuzendaritza Nagusiak kontsultara eraman zuen Nekazaritza eta Basogintzako Ikastetxe Integratuko zuzendari berriaren izendapena.

Ekainaren 24an Nekazaritza eta Basogintzako Lanbide Heziketako irakasleek bizitakoak ez du izenik. Nekazaritza eta Basogintzako Ikastetxe Integratuan 2014 eta 2024 bitartean funts publikoetatik 40.000 euro baino gehiago behar bezala ez erabiltzeagatik OANAk jarritako epea uztailaren 1ean amaituko da. Baina, gaur egun, Hezkuntza Departamentuko inork ez die irakasleei azalpenik eman OANAk eskatzen zituen hartu beharreko neurriei buruz.

Gil Sevillano González Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak bidali zituen Sonia García Cifuentes Lanbide Heziketako Plangintza eta Integrazioko Zerbitzuko zuzendaria eta Jesús María (Txuma) Arbea Polite Lanbide Heziketako Antolamendu eta Ebaluazio Ataleko burua ezohiko klaustrora, haren ordezkari gisa. Azaldu zuten irakasleek hurrengo ikasturterako zuzendaria bozkatzeko unea zela, eta pertsonarik egokienari eman behar ziotela botoa. Bigarren Hezkuntzako edo Lanbide Heziketako gela bateko delegatu edo ordezkaria aukeratzeko egiten den bezala.

Irakasleen arteko zalaparta eta haserrea ikaragarriak izan ziren, klaustroa adarjotzetzat edo “tranpa” jo baitzuten, egungo zuzendariordearen eskutik kortijo deiturikoak zuzendaritzan jarrai zezan helburu bakarrarekin, nahiz eta irakasleek aitzinetik aparteko bertze klaustro bat eskatu zuten, non, gehiengo zabalez, ikastetxeko egungo zuzendaritzari konfiantza kendu zitzaion. Ordubeteko atsedenaldiaren ostean eta irakasleak haserre bizian zeudelarik, kortijoarekin zerikusirik ez zuen irakasle emakume bat aukeratu zuten gehien-gehienek.

Atzo ikusitakoak LH Dualaren ezarpenarekin bizitakoa berresten digu: inprobisazioa, kaosa eta fede txarra. Horregatik, dimisioak eskatzen dizkiegu Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiari, Lanbide Heziketa Planifikatu eta Integratzeko Zerbitzuko zuzendariari eta Lanbide Heziketa Antolatu eta Ebaluatzeko Ataleko buruari, beren karguei dagozkien eginkizunak behar bezala betetzeko gai ez direlako.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Michelinek azkar eta gaizki egindako lanerako mugikortasun-plana onartu du

Parte-hartze eskasa eta behar baino neurri gehiago.

Euskal langileriak borroka eta antolakuntza sindikalaren aldeko apustua berretsi du aurtengo ikasturtean

Ikasturte oparoa izan da: LABek 180 borroka antolatu ditu, eta greba erabili du horietatik 86tan. Langileek erantzun egin dute prekarizazioaren, eskubide murrizketen edo patronalaren eta instituzioen inmobilismoaren aurrean, eta euren lan zentroetatik harago eraman dituzte borrokak.

LABek erakutsi du Tuterako Udalak ez duela zuzenbidearen arabera jokatzen

Hainbat eskaera egin behar izan dizkiogu Udalari, bi helegite Nafarroako Administrazio Auzitegiari eta bi kexa Arartekoari. Guztia, Toqueroren lantaldeak eskatutako informazioa eman ziezagun. Nahiz eta Legeak horretara behartzen duen.