2026-02-03
HomeUncategorizedGure hezkuntza sistemaren defentsan, gezur gehiagorik ez

Gure hezkuntza sistemaren defentsan, gezur gehiagorik ez

Irakasleen Batzordearen adierazpena
Euskal hizkuntzazko murgiltze ereduan (D ereduan, alegia) ustez ematen den doktrinamentuari buruz hemengo prentsak argitaratutakoari dagokionez, Irakasleen Batzordeak eredu horretan aritzen den irakasleriaren lan ona azpimarratu nahi dugu.

Komunikabide batzuek hedatutako pozoitzea erabat arbuiatzen dugu; komunikabide horiek gure arreta desbideratu nahi dute funtsezkoa denetik, hau da: LOMCEren ezarpena, Hezkuntzako murrizketen basakeria, sexuaren arabera ikasleria ezberdintzen duten ikastetxeen finantziazioa –gehienak OPUS DEIkoak-, etab.

Gogora ekarri nahi dugu Hezkuntza Departamentuaren Inspekzioaren ardura dela Hezkuntza zerbitzuaren ibilera ona bermatzea, areago, D ereduko irakasleriari ez zaio inoiz doktrinamendu saiakeragatik espedientearik egin, ezta gaur egun ere. Edonola ere, ardurak indibidualak dira eta, beraz, ezin epai daiteke kolektibo oso bat gizabanako batzuen ustezko ekintzengatik.

Irakaslegoaren parte diren irakasle batzuen lan pedagogikoa zelatatua izan behar duela esateak aberrazio juridiko zein morala dela uste dugu.

Irakaskuntzako Batzorde Pertsonalak irakaslegoaren duintasuna eta profesionaltasuna errespetatzea eskatzen dugu, ondorioz esandakoa zuzentzea beharrezkotzat jotzen dugu.

Gainera, Nafarroako irakaslegoak egiten duen kalitatezko lana goraipatu nahi dugu.

D ereduak bere jardueran barna daukan irakasleriaren profesionaltasuna erakutsi du, eta bere ikasleriaren emaitza akademikoak, kanpotik egindako ebaluaketan, bikainak dira.
 

LAB sarean
{module[111]}

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

[IRITZIA]: Erantzuna Amaia Antxustegiri: ratioak betetzen dira… baina hori ez da zaintzea

Jarraian duzue Itsasne Nuñez Bilboko idazkaria eta Juankar Vizan Soziokomunitario sektoreko Bizkaiko arduradunaren iritzi-artikulua. Amaia Antxustegik Bizkaiko Batzar Nagusietan egin dituen azken adierazpenek, etxebizitza komunitarioetan...

LABek Tubos Reunidoseko enplegu suntsiketa oro gaitzesten du eta enpresari zein erakundeei erantzukizunak eskatzen dizkie

LABek erabat gaitzesten du Tubos Reunidoseko zuzendaritzak Amurrioko eta Trapagarango lantegietan iragarritako EEEa. Ez dugu onartzen egoera koiuntural baten eta erabaki estrategiko okerren kostua langileei...

Euskaraz lan egiteko eta bizitzeko eskubidea bermatzeko exijitu du LABek administrazio publikoen aurrean

Hego Euskal Herriko administrazio publikoetan euskarak gaztelaniak dituen eskubide berberak izan ditzan aldarrikatu du LABek Bilboko, Donostiako eta Gasteizko administrazio publiko nagusien aurrean. Iruñean...