2026-10-03
HomeBidalketak2012Gure eredu propioa aldarrikatzeko eguna

Gure eredu propioa aldarrikatzeko eguna


Gora Maiatzaren Lehena. LOTU borrokari!
LANGILEON EUSKAL HERRIA HELBURU

Martxoaren 29an Euskal Herri osoa irten zen kalera. Gure herriak hiru urtetan burutu duen laugarren greba orokorra izan zen.

Euskal langileria osoa antolatu egin gara, elkarrekin borrokatu dugu eta inposaketa, murrizketa eta erreforma gehiago ez ditugula onartuko erabaki dugu.

Maiatzaren Lehena argi eta ozen aldarrikatu dugun hori errespeta dadila exijitzeko eguna dugu.

Manifestazioak eskualdeka izango dira aurten, Gobernuetatik ezartzen ari diren neurri eta erabakiak pairatzen eta borrokatzen dituzten langile eta herritarrak bizi garen tokietan.



Segurtasunaren eta Lan Osasunaren nazioarteko eguna
Gure osasuna bermatzeko eredu propioa aldarrikatzeko eguna

Segurtasunaren eta Lan Osasunaren nazioarteko eguna ate-joka daukagun honetan Euskal Herrian langileen osasun egoerak okerrera egin du eta lan erreforma berriak langileriaren eskubideei eta langileen osasunaren narriadurari estutze berri bat besterik ez dio emango.

Inposatu nahi diguten eredu hau salatu beharra dago, gure eredu propioa aldarrikatu behar dugu. Apirilaren 27an Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan LAB sindikatuak mobilizazioak iragarri ditu gure osasuna bermatzeko eredu propioaren alde.

Entzun gaitzatela ozen!


Apirilaren 27an
Donostia,10:30 Pio XII
Bilbo, 11:00 Confebask
Iruñea, 12:00 Gaztelu Plaza
Gasteiz, 12:30 Ama Zuria

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAJk maizterren aurka eta errentismoaren alde egin du, birbanaketa politikei uko eginez eta eskuin muturrari atera irekiz

Espainiako Kongresuan etxebizitzari buruzko bi lege dekretuen bozketan errentisten interesekin lerratu dira EAJ eta UPN, eta LABetik mobilizazioak areagotzeko deia egiten dugu.

Migranteen egoera prekarioa azaleratzen dute langabeziaren datuek

Joan den hilabeteko argazki sozioekonomikoaren zantzuak ikusten jarraitzen dugu, langabeziak gora egin baitu azken hilabetearekin alderatuta, aurreko urteetan beti jaitsi izan denean. Beraz, 3.238 langabetu gehiago daude Hego Euskal Herrian, eta Erregimen Orokorrari dagokionez, 1.103.547 afiliatu iraileko azken egunean.

Basquevolt salatzen dugu lan-diskriminazio arrazista, matxista, morofobiko eta islamofobikoagatik

Apirilean, bere laborategietako batean leherketa bat gertatu eta egun batzuetara, Basquevolt enpresak bi langile kaleratu eta zigortu zituen arbitrarioki. LAB sindikatuarentzat, ekintza hori funtsik...