2026-03-19
HomeZerbitzu PublikoakZerbitzu SoziokomunitarioaGreba mugagabea maiatzak 1etik aurrera Nafarroako desgaitasuna duten jendearentzako arreta zentroetan

Greba mugagabea maiatzak 1etik aurrera Nafarroako desgaitasuna duten jendearentzako arreta zentroetan

Datorren Maiatzak 1etik aurrera LAB, ELA, CCOO eta UGT sindikatuek deituta greba mugagabeari hasiera emango diote desgaitasuna duten jendearentzako arreta zentroetako langileek. Hitzarmenaren negoziaketen blokeoa gainditzeko asmoz sektoreko enpresekin burututako bilerek ez dute emaitza positiborik eman eta langileek borrokari jarraipena ematea erabaki dute.

Sektore honen berezitasunek, negoziazioa kasu honetan bikoitza izatea dakar: alde batetik Administrazioa dago, arlo honetara zenbat eta nola bideratu erabakitzen duena eta bestetik, zentruen kudeaketa zuzenaz arduratzen diren enpresa pribatuak ditugu (Aspace, Sar Quavitae eta Adacen), diru publikoaz baliatuz kudeaketa eramaten dutenak. Langileen ordezkaritzak urte terdi inguru darama lan hitzarmena negoziatzen, orain arteko hitzarmenak jasotzen dituen eskubideen bermea, soldata eguneraketak eta erreformaren aurkako hainbat klausula jaso nahi dituztelarik.

Enpresek ez dituzte proposamen hauek onartzen, ez dute inolako mugimendurik erakusten eta Administrazioak duen inplikazio faltaz probesten dira. Momentu honetan, Administrazioa eta enpresak ez dira ados jartzen ere ez eta bi bertsio kontrajarri eskaintzen dizkigute. Lan hitzarmen duin bat sinatzeko borondate ezatik haratago, Administrazioak luzatu omen dien diru bat jaso ez dutela adieraziz, hainbat deskuelge burutzen ari dira enpresak. Administrazioak bertsio hau ukatzen du, ordainketak bere osotasunean burutu dituela ziurtatuz.

Bitartean langileek, 4 urte daramatzate erosahalmenean galerak pairatzen, eta egun, ez dute lan hitzarmena aplikatua izango delaren bermerik.
Nafarroa osoan asanbladak burutu ondoren apirilean, mobilizazioetan pauso bat gehiago emateko erabakia hartu zuten, paroei bide eginez, eta apirilaren 23an egindako lehenengo greba egunarekin.

Mahai negoziatzailean blokeoak jarraitzen duela ikusirik langileek LAB, ELA, CCOO eta UGT sindikatuekin batera greba mugagaberi hasiera emateko erabakia hartu dute maiatzaren lehenetik aurrera.
 

 

 

{linkr:related;keywords:anap;width:180;limit:10;title:Albiste+gehiago}

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Korrikan masiboki parte hartzera dei egiten die LABek euskal langileei

Hainbat kilometro erosi ditu LABek, eta bere kidegoa aktiboki ari da parte hartzen Korrikaren antolaketan, izan tokian tokiko batzordeetan zein lantegietan. Orain, errepidera salto egiteko garaia da. Horregatik, bihartik aurrera euskararen aldeko olatua indartzera dei egiten die LABek euskal langileei.

LABek burujabetza, ekonomiaren kontrol publikoa eta gutxieneko soldata propioa eskatzen ditu lan eta bizi baldintza duinak hemen ziurtatzeko

Kontseilu Ekonomiko eta Sozialak (KES) ezohiko bilera egin du Irango gerrak Nafarroan izan duen eragina aztertzeko eta maila ekonomiko eta sozialean izan dituen ondorioak...

LGS propio baten aldeko jendartearen aldarriak gobernuak eta patronalak behartu behar ditu aurrera egitera, berehala ezar dadin

Grebaren arrakastak eta mobilizazio masiboek erakusten dute euskal jendarteak ez duela amore emango 1.500 euroen aldarrikapenean. LAB, ELA, Steilas, Etxalde eta Hiru, M17aren ondoren: “Gaur atzo baino indartsuagoak gara, ez gara geratuko helburua lortu arte”.