2026-08-14
HomeEkintza PolitikoaEuskal HerriaGizartearen gehiengoaren aldarrikapenek erantzun politikoak eskatzen dituztela aldarrikatu eta atxiloketekin amaitzeko eskatzen...

Gizartearen gehiengoaren aldarrikapenek erantzun politikoak eskatzen dituztela aldarrikatu eta atxiloketekin amaitzeko eskatzen du LABek

Martxoaren 3an Troikaren aurkako mobilizazioen testuinguruan Bilbon izandako gertakarien harira beste hiru gazte atxilotu zituzten atzo Bilbon. Azken hauekin jada 12 dira atxilotuak. LAB sindikatutik, lehenik eta behin, gazte hauek guztiak lehenbailehen eta kargurik gabe libre uztea eskatzen dugu. Bigarrenik, eskatzen dugu martxoaren 3az geroztik gero eta luzeagoa bihurtzen ari den atxiloketa kate honekin amaitzea. Hirugarrenik, atxiloketen kontra deitutako mobilizazioetan parte hartzera deitzen dugu.

Martxoaren 3an milaka herritar atera zen kalera Bilbon, Goi-bilera ekonomikoaren aurrean Troikaren aurka, eta honek gidatzen dituen politikak —langabeziara, pobreziara nahiz prekarietatera garamatzatenak— salatzera. Egun hartan, aurretik eta ondoren, euskal jendarteak ozen aldarrikatu du bestelako eredu ekonomiko eta sozial baten beharra.

Aldarri horrek, milaka lagunen mobilizazio sozialak, erantzun politikoak eskatzen ditu, benetako aldaketa ekarriko duten erabakiak.

Dela Bilboko Goi-bilera, dela martxoaren 26ko ikasle grebaren ondotik etorritako atxiloketak… Euskal gazteriaren aurkako sorgin-ehizak ez du inondik inora konponbiderik ekarriko.

Eremu sozialean, ekonomiko zein laboralean garai latzak bizi ditugu; langabezia eta prekarietatea areagotzen ari da, pobrezia zabaltzen eta emergentzia sozialeko egoera honetan, gatazka soziala areagotzen. Eta protesta sozialaren jazarpena eta kriminalizazioa ez da herri honek behar duen erantzuna. Eremu politikoari, alderdi eta instituzioei dagokiei jendartearen aldarriak entzun eta horiei erantzutea, aldaketari bide emango dioten bitarteko, neurri eta erabaki politikoak hartuz.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Mugikortasun arriskuek eta prekaritateak lan koktel hilgarria osatzen dutela salatu dugu

LAB sindikatuak jakin duenez, Said El Hadi 42 urteko Funeseko bizilaguna hilaren 5ean hil zen Azkoienen, zirkulazio-istripu batean, eta, egiaz, in itinere lan-istripu baten...

Kaleratutako 13 lankideak berronartzea eskatu dute Konecta BTOko langileek

Lanuztea egin dute eta El Correo-ren Bilboko egoitzaren aurrean mobilizatu dira. Vocento da, Iberdrolarekin batera, Konecta BTOko bezero nagusia. Gaurkoa izan da langileek egin...

Osasunbideak ez ditu hizkuntzak baloratzen langile fakultatiboen deialdietan

Hizkuntzen balorazioa ezartzen duen araudi berriaren aplikazioari zor zaio. Azken hau euskararen dekretu gisa ezagutzen da. 2025ean horren inkoherentzia eta bidegabekeriak salatu genituen, eta...