2024-04-20
HomeZerbitzu PublikoakZerbitzu SoziokomunitarioaGipuzkoako Helduen Egoitzetako Hitzarmenaren alde mobilizazio berriak iragarri ditu LABek

Gipuzkoako Helduen Egoitzetako Hitzarmenaren alde mobilizazio berriak iragarri ditu LABek

LAB sindikatuak Gipuzkoako Egoitzetan ematen ari den borrokaren egoera eta sindikatuaren hemendik aurrerako pausoak aurkezteko prentsaurrekoa eskaini du gaur Donostian. 8 hilabete borrokan eta 8 greba egun egin direnean, LABek langileen lana zoriondu eta ADEGI eta LARESen jarrera itxiaren aurrean itxialdi, lanuzte eta grebak kontenplatzen dituen mobilizazioekin jarraituko duela iragarri du. Era berean Gipuzkoako Foru Aldundiak azaldutako jarrerari bere balio politiko osoa aitortu nahi izan dio.

Gipuzkoako Egoitzetako Hitzarmenaren aldeko borrokan jauzi berriak proposatu ditu LABek

Arantxa Vazquez, LABeko Soziokomunitarioko arduradun nazionala

 

«Agerraldi honen bidez lehenengo eta behin sektore honetan lan egiten duten pertsonak zoriondu nahi ditugu , beraien hitzarmenaren aldeko borrokan erakusten ari diren indarragatik, hitzarmen duina lortze bidean erreferentzia bilakatzen ari dira borrokan diren beste sektore batzuekiko, eta kontuan hartuta kasu honetan langile gehienak emakumezkoak direla haien erreferentzialtasun horrek balio bikoitza duelakoan gaude.

8 hilabete luze borrokan, manifestazioak, kartel pegadak, itxialdiak, … eta dagoeneko 8 greba egun oso arrakastatsuak inposatzen diren zerbitzu minimoak praktikan greba eskubidea bera oso urratua usten dutelako.

Pasa den asteko bost eguneko grebak jarraipen handia izan du eta langileek edozer sinatzeko prest ez daudela euren jarrerarekin erakutsi dute. Langileek borrokarako prestutasunaz sendo jarraitzen duten seinale.

Bestalde gaurko agerraldia probestu nahi dugu Gipuzkoako Foru Aldundiak azaldutako jarrerari bere balio politiko osoa aitortzeko. Gure ustez balio politiko handiko iniziatiba da, batetik, lehen aldiz horrelako instituzio batek asumitu egiten duelako zerbitzu hauen izaera publikoa. Bestetik, adierazpenetatik harago hauek burutu ahal izateko konpromiso ekonomikoak bereganatzen dituelako, eta azkenik, lan erreformaren ondorioak eragozteko planteamendua egiten duelako, negoziazio kolektiboaren euskal esparruaren defentsan instituzioek jokatu dezaketen paper aktiboaren urrats gisa.

GFA langileen eta zerbitzu hauen jasotzaile diren adinekoen eskubideen alde jarri da, ez gainerako instituzio gehienek egin ohi dutenaren moduan botere ekonomikoaren alde. Harritzekoa dirudien arren, instituzio oro bere herritarren mesedetan aritu beharko litzateke baina ez da horrela gertatzen eta horregatik hartzen du GFA-ren iniziatibak halako balio handia.

ADEGI eta LARES aldiz, bereziki ADEGIK – herrialdean jaun eta jabe izaten ohituta dagoen patronala – jarrera ezin erasokorragoa eta harroa hartu du gatazka honetan, gaur argi ikusi den moduan: GFAren kontrako demanda aurkeztu du gipuzkoar guztiok ordaindutako zergekin osatzen den Ogasunari kalte ordain ekonomikoa exijituz, eta negoziazio mahaia guztiz blokeatuz. ADEGI eta LARESentzat gatazka honek berebiziko garrantzia du eta oso urduri daude arrazoi askorengatik:

• herrialde honetan orain arteko gobernuek baimena eman dietelako herrialdea beraien interesen arabera goberna zezaten.

• bertako hitzarmenen defentsan jarrera politiko eta sozial argia eta irmoa dagoenean, lan erreforma haien eskuetatik ihes egin dakiekelako.

• Langileak egiten ari diren borrokaldiaren ondorioz badira hainbat enpresa ADEGI eta LARESen posiziotik desmarkatzen ari direnak, eta horrek patronalen baitan egon daitekeen ezinegona azalarazten du.

Guzti honen ondorioz LABek, gatazka honen defentsa herrialde honetako herritar eta eragile guztiak inplikatu behar dutugu.
zergatik?

• ADEGI eta LARESen jarrerarekin guztiona beharko lukeen zerbitzu publiko bat haien txiringito pribatua balitz bezala kudeatu nahi dutelako.

• zerbitzu publikoaren kalitatea kaltetu nahi dutelako, gure adinekoen zaintza eskubidea gero eta baldintza kaskarragoetan ematea bilatzen dute haiek gero eta diru gehiago pilatu ahal izateko.

• beraien etekin gose aseezin hori elikatzeko ADEGI gipuzkoar guztion diruarekin jokatzera ausartu ere egin delako. Salaketa bat jarri digu gipuzkoar guztioi, eta kalte ordainak exijitu gipuzkoar guztioi hitzarmena desblokeatzeko tarifa hobeagoaren eskaintza luzatzeagatik!!!

Horregatik sektore honetako LABeko kideok zera pentsatzen dugu: badago borrokan jarraitzeko behar beste indar, eta bada garaia gipuzkoar guztiok ADEGI eta LARESi “nahikoa dela” eta “zuek ez zaretela herrialde honetako agintari” esateko.
Hartara LABen ustez borrokak aurrera jarraitu behar du eta borroka mugagabe eta indartsu batean jarraituko dugula argi dugu, egoitzetan orain arte egin dugun bezala era guztietako borroka moldeen bidez patronalari mina ematen (itxialdiak, lanuzte eta grebak, …), baina baita borroka sozializatuz ere. Borroka sozializatze horretan eskualdeetan herritarrei, zerbitzu hauen erabiltzaile eta benetako titularrei, protesta azaltzeko eta mobilizatzeko aukera eman behar zaie, udalak ere inplikatu behar dira ADEGI ETA LARESen gehiegikerien aurrean eta helburu honetarako mozio bat landuko dugu, …

Noiz arte? ADEGIk eta LARESek beraien jarrera inposatzailea erretiratu arte eta herrialdeko hitzarmena sinatu arte, argi geratu da GFA-ak egindako proposamena onargarria dela, hainbat egoitza eta enpresek aurreakordio bat sinatu baitute proposamen hori onartuz.

LABen ustez hauek dira hurrengo hilabeteetan hitzarmenaren desblokeoa lortzeko eman behar diren urratsen norabide eta jauzia, eta honetarako lanean jarriak gaude jada.» 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek ez du sinatu EAEko anbulantzietako aurreakordioa, hilabete luzetako borrokan planteatutako gutxieneko hobekuntzak ez baititu jasotzen

Anbulantzietako langileentzat Osakidetzako lankideekiko homologazioa eta soldataz haragoko bestelako hobekuntzak alde batera utzi dituzte azken asteetan LABi bizkar emanda aritu diren ELA, CCOO eta UGTk. LABek ez du sinatu aurreakordioa.

Patronalaren eta instituzioen utzikeriak dirauen bitartean prekaritateak hiltzen jarraitzen duela salatu dugu Gasteizen

Iragan asteburuan bi Euskal langileren heriotzen berri izan dugu, garraiolari bat Lleidan eta langile autonomo batena, Gasteizen. Gure elkartasuna eta besarkada beroena hurbilekoei.

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak iragarritako Herri Ekimen Legegileari babesa adierazi dio LABek, gutxieneko pentsioak 1080 eurotara premiaz osagarritu daitezen

Atzo, apirilak 19, milaka euskal pentsiodun atera ziren kalera. Gasteizen egindako mobilizazioan, 1080 eurotako gutxieneko pentsioa behingoz berma dadin 170 udaletan baino gehiagotan aurkeztutako mozioak izan zituzten hizpide, baita horren segida izango den lantzen dabiltzan Legez besteko Proposamena ere. LABek mugimenduaren aldarriekin bat egiten du eta ekimen berri hau babesten duela adierazi du.