2024-04-24
HomeEkintza SozialaGeneroagatiko soldata diskriminazioa %33,6an geratzen da Hego Euskal Herrian

Generoagatiko soldata diskriminazioa %33,6an geratzen da Hego Euskal Herrian

Hego Euskal Herriko emakumezko langile batek gizon batek baino 7.680 euro gutxiago irabazten du batazbesteko, INEk argitutako 2015eko Soldata-Egituraren Inkestaren arabera. Ondorioz, emakumezkoen batazbesteko soldatak (1) %33,6 egin beharko luke gora gizonenekin parekatzeko.

(1) Erabilitako soldata kontzeptua urteko irabazi gordina da, diru zein espezian jasotako ordainketa guztiek osatzen dutena termino gordinetan (bertan sartuta daude oinarrizko soldata, osagarriak, ezohiko paga finko eta aldakorrak, eta aparteko orduak. Hego Euskal Herriko datuak batazbesteko ponderatu moduan kalkulatu ditugu autonomia erkidego bietako soldatapeko biztanleria aktiboaren pisuaren arabera.

Hala ere, Eurostat Europar Batasuneko estatistika bulegoan gizon eta emakumeen ordukako soldata gordinaren arteko aldea bezala kalkulatzen du aipatu soldata-arrakala, portzentaia batean adierazia gizonen ordukako soldata gordinarekiko.

Definizio honen arabera, %13,9koa da soldata arrakala Hego Euskal Herrian, Europar Batasuneko batazbestekoa %16,3ekoa den bitartean. Bestalde, Nafarroa handiagoa da soldata-arrakala, %18koa hain zuzen, EAEko %12,8aren aurrean.

Gizon eta emakumeen arteko soldatetako desberdintasuna, emakumeen diskriminazioaren adierazpen argienetako bat da lan munduan, nahiz eta bakarra ez izan. Datu estatistikoak egunerokotasunean hautemazinak diren indarkeria ekonomiko honen gaineko kontzientzia hartzera laguntzen du. Datu hauek gainera etxeko langileen egoera eta soldatak ez ditu kontutan hartzen. Langile hauen soldatak askotan, ez dira ezta soldata arrakalera iristen.

Sistema kapitalista heteropatriarkalak sortu eta erabiltzen ditu emakumeok modu subsidiarioan eta arlo sozialean zaintza lanen banaketa konpondu gabe sartzen garen lan munduan diskriminatzen gaituzten gailuak: erantzunkidetasuna deitzen dena. Emakumeok lan munduan sufritzen ditugun diskriminazioen artean soldata arrakala da ikusgarri eta egiaztagarriena. Diskriminazio hauek, zaintzari lotutako eta besteen ongizatearen erantzukizunari lotuta, hautzarotik sozializazio bereizian hezten gaituzten rol desberdinduetan hasten dira. Modu horretan, sexuaren araberako lan banaketarako prestatzen gaituzte, emakumeoi eremu pribatua eta lan erreproduktibo eta zaintza lanak egozten zaizkigu, gizonek duten eremu publikoari lotutako rol produktibo eta erabakitzeguneen aurrean.

Emakumeak modu progresiboan lan-merkatura sartzeak ez du ekarri bere lan-baldintzen parekatzea; eta generoagatiko soldata-arrakala kroniko bihurtu izanak agerian uzten du berdintasun politika publikoen porrota. Soldata aldetiko bidegabekeria honek kalte handiak sortzen dizkie egungo emakumeen bizi-baldintzei eta bere independentzia ekonomikoari, eta eragin negatiboa izango du ere erretiroagatiko edo langabeziagatiko etorkizuneko prestazio sozialen zenbatekoan.

Diskriminazio honen kausak estrukturalak dira, eta sistema kapitalistari balio diote emakumeek egindako doako edo gaizki ordaindutako zaintza lanari esker berau eusteko. Lan hauek inbisibilizatu egiten dira, ez dira ez aitortzen ez baloratzen, hortaz hauek gabe edo behar den moduan baloratuz kapitalismoa ez litzateke posible izango.

Soldata-arrakalaren atzean dauden faktoreen artean batzuk zuzenak dira (soldata ezberdina lan berdinagatik, legez “debekatua” baina ordainketa modu ezberdinen praktika enpresarialen bidez estalitakoa), baina badaude bestelako mekanismo batzuk ere modu “legezkoan” lortzen dutenak gizon eta emakumeen arteko soldata alde: lan erreproduktibo eta etxekoaren banaketa desberdina (etxeko lanak eta zaintza), zeinari emakumeek denbora bikoitza eskatzen dioten; hautatze eta kontratazio-prozesuetan emakumearen segregazio horizontal eta bertikala bultzatzen duten praktika enpresarialak; gizon eta emakumeek lan ezberdinak eta sektore ezberdinak egiten dituzte eta nagusiki emakumeek egindakoak gutxiago ordainduta daude. Jakina da eta frogatu egin daiteke emakumeek lanbide bateko gehiengoa osatzen dutenean soldatak apalagoak direla eta kontrakoa gertatzen dela gizonezkoen kasuan, orokorrean, emakumeek egindako lanak infrabaloratuta daudenean.

Gainera, euren laneko ibilbideak askoz baldintza prekarioagoak ditu beti. Izan ere, egun Hego Euskal Herria enplegu partzialeko lanpostuen 3/4ak emakumeek betetzen dituzte eta lanaldi partzialeko enpleguak, modu logikoan, berarekin dakar soldata baxuagoa. Gainera, aldi baterako enplegu bateko soldata finkoarena baino %33koa da bataz beste eta %27koa da emakumeen behinbehinekotasun tasa, gizonezkoena %20koa den artean.

Datu guzti hauek argi erakusten digute orain arte aurrera eraman diren berdintasun politiken porrota eta baita diskriminazio hauek aurre egiteko dagoen borondate politiko eskasa.

Guzti horrengatik, botere publikoek berdintasuna sustatzearen betebeharra betetzea eskatzen dugu eta ekitatea euren politiken erdigunean kokatea. Lanaren esparruan urjentea da enplegua eskuratzearekoan trataera berdinzalea bermatuko duten neurri eraginkorrak hartzea, prestakuntzan, sustapen profesionalean eta lan-baldintza eta soldatetan. Gainera, kontziliazio eta korrespontsabilitaterako politika ekitatiboak bultzatu beharko lituzkete.

Baina administratzioak interpelatzeaz gain, diskriminazio mekanismo ororen aurreko zaintza eta borroka ere indartu behar ditugu. Horrela soilik lortuko dugu lan harremanen eredu berria eta jendarte justu eta demokratikoagoa eraikitzea. Horixe da gure konpromisoa.

Emakumeen soldata %33,6a igo beharko litzateke gizonen soldatarekin parekatzeko
Aurreko urteko ekainean INEk kaleratutako azken datuetatik, 2015eko datuetatik alegia, hurrengoa ondoriozta daiteke:

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, emakumeen urteko soldata gordina 7.551,93 euro gutxiagokoa izan zen, bataz bestez, gizonezkoen urteko soldata gordinarekin alderatuz.

Nafarroaren kasuan, emakumeek, bataz bestez, 8.164,29 euro gutxiago jaso zuten gizonezkoekin alderatuz.

Hortaz, azken datuen arabera, Hego Euskal Herriko emakumeek, bataz bestez, bere kide gizonezkoak baino 7.680,00 euro gutxiago irabazten dute. Beraz, emakumeen bataz besteko soldatak %33,6a handitu beharko luke gizonezkoenarekin parekatzeko.

Ordua da sistema kapitalista heteropatriarkalaren parte diren berdintasun politika, lege eta neurrietatik benetako politika feminista eraldatzaileetara jauzia emateko.

Politika feministak behar ditugu lanaren banaketa sexula eta emakume eta gizonen arteko harreman hierarkiko eta boterekoetan oinarritutako jendarte eta lan harreman eredutik, gizon eta emakumeen arteko harreman bidezko eta ekitatiboetan oinarritutako eredu berri bateranzko trantsizioa ahalbidetzeko, lan guztiak bere osotasunean aitortu eta baloratuko direna.

Borondate politikoa eta ausardia eskatzen diegu instituzioei, botere publikoei eta arduradun politikoei egoera honekin amaitzeko, benetan kezkatu eta interesatzen baditu.

(*) EUROSTATek kide diren estatuetako soldata arrakala kalkulatzen du 10 langile edo gehiago dituzten enpresetako datuak soilik hartuta (Txekiar errepublikarako kenduta). Hego Euskal Herriko datuek ez dute kontutan hartzen enpresen tamaina.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Denbora agortzen ari da eta Eusko Jaurlaritzak ez du konpromisorik hartzen

Datorren apirilaren 26an, ezustekorik ezean, Stellantis multinazionalak Mecaner enpresaren itxiera aurrera eramateko aurkeztu duen enplegu-erregulazioko espedientearen kontsultaldia amaituko da. Kontsulta-aldi honetan izandako bileretan, Enpresa Batzordearen gehiengoak argudiatu du multinazionalak hartutako erabakia ez dela arrazoi ekonomikoengatik, ez eta ekoizpen- edo antolaketa-arrazoiengatik ere, baizik eta erabaki estrategiko batengatik, eta produkzio-alternatibak planteatzen zituen trantsizio ekosozialeko plan bat jarri du mahai gainean.

Entzierro bat antzeztu dugu Iruñean Nafarroako zahar egoitza pribatuen hitzarmenaren negoziazioen blokeoa salatzeko

LAB sindikatuko zenbait kidek eta zahar egoitzetako langileek entzierro bat antzeztu dugu gaur goizean Iruñeko karriketan barna, protesta-ekintza gisa, Nafarroako zahar etxe pribatuen lehen hitzarmenaren negoziazioek etengabeko blokeoa jasaten dutelako. Helburu berarekin, gaurko bertze greba egun bat deitua genuen.

ZF LEMFORDER TVAn kaleratzerik ez dugu onartuko

LABetik Ermuko ZF LEMFORDER TVA enpresako langile gazte baten kaleratzea salatzen dugu. Enpresak langileari deitu zion antzinatasunagatik hurrengo errelebo kontratua izatea tokatzen zitzaionean, baina, ordea, enpresak jakinarazi zion egun hori zela enpresan lan egingo zuen azken eguna.