2026-04-16
HomeJai inposaturik ez!Gaur, abenduaren 6an, ez dugu zer ospatu

Gaur, abenduaren 6an, ez dugu zer ospatu

Abenduaren 6a jai egun inposatua da Hego Euskal Herrian, Espainiako Konstituzioaren urteurrena dela eta. Bada, lan egutegi propio bat aldarrikatzen dugun neurrian, planto egingo diogu inposatutako jai egun horri, eta lan eguna izango da guretzat. Hain zuzen ere, egoitza guztiak zabalik izango ditugu, ohi moduan.

Espainiatik alde egin nahi dugunok ez dugu ezer ospatzeko. 1978az geroztik geure borondatearen kontra lotzen gaituen katea, Espainiako Konstituzioa, lan duina eta bizi duinaren aurkako eraso zuzena da. Eta zer esan emakumeon* egoera espezifikoari dagokionez, Konstituzioaren aterkipean garatu den sistema kapitalista eta heteropatriarkalaren ondorio baitira egun bizi-bizirik dauden diskriminazio ezberdinak, soldata arrakala eta indarkeria matxista.

Ez dugu zer ospatu, baina badugu zer borrokatu: independentzia, sozialismoa eta feminismoa. Demokrazia, justizia eta bakea. Burujabetza. Konstituzio propio bat, Estatu egitura propio bat. Azken batean, Euskal Errepublika aldarrikatzen dugu. Berton bizi gara, berton egiten dugu lan, eta gure lan egutegia berton erabakitzeko eskubidea dugu. Hori dela eta, gaur normaltasunez izango ditugu zabalik gure egoitzak, beste edozein lanegunetan bezala.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Arabako Foru Aldundiaren immobilismoak kalera irtetera behartu ditu langileak

Azken mobilizazioak eta gero, Lanuzte partzialak egiten ari dira Arabako Foru Aldundian, gehiengo sindikalak deituta (Ela, LAB, UGT). Apirilaren 15ean eta 22an eta maiatzaren...

Administrazioak aukerak ezarri behar ditu inork kalean lo egin beharrik izan ez dezan

Aranzadin baldintza penagarrietan bizi ziren dozenaka migratzaileren utzarazpena osatzeko, jarraipena eta laguntza egin behar da, inork kalean lo egin ez dezan bere borondatearen aurka....

Eredu baten porrota erakusten du elkarrizketa soziala instituzionalizatzeko Eusko Jaurlaritzaren asmoak

LGS propioaren aldeko greba orokor arrakastatsutik hilabete eskasera eta Confebaskek negoziazioari atea itxi ondoren, gehiengo sindikala alboratuko duen eredu baztertzaile bat instituzionalizateko asmoa dago...