2026-02-02
HomeZerbitzu PublikoakUdal eta Foru AdministrazioaGasteizko Udalak aho batez onartu du kontratazioetan iruzurra eta diskriminazioa ezabatzeko gure...

Gasteizko Udalak aho batez onartu du kontratazioetan iruzurra eta diskriminazioa ezabatzeko gure proposamena

Gaur, hilak 23, LAB eta Ipar-Hegoa Fundazioko bi ordezkarik Gasteizko Udalbatzan agerraldia egin dute, bertan kontratazioari buruzko mozio bat aurkeztuz. LABeko kideek konpromiso aktiboak eskatu dizkiete taldeei iruzurra eta diskriminazioa borrokatzeko eta eztabaidaren ondoren mozioa aho batez onartu da. Mozioarekin batera, LABek elkarretaratzea egin du Udaletxe aurrean “Ni fraude ni discriminación, ARABAn enplegu duina” lelopean.

Dei egin diete Udalari eta, oro har, arlo politikoari ez emateko inolako babes politikoa kontratazioan iruzurra eta diskriminazioa baliatzen diutzten enpresa handiei. Eztabaidaren ondoren, LABek aurkeztutako mozioa onartu egin da.

Gaurko agerraldiaren aurretik, LABek eta IPAR-HEGOAk Gasteizko Udaleko Enplegua sustatzeko Batzordean egon ziren pasa den urrian, Arabako lan merkatuaren azterketa aurkezteko, baita hortik ateratako ondorioak eta LABen kontratazio proposamena.

Gaurkoan, aldiz, Udalari inplikazio zuzena eskatzera joan gara mozioa eta mobilizioaren bidez. Gure ustez, Udalak, eta oro har erakunde politikoek, ezin diete inolako babes politikoa eskaini gaur-gaurkoz kontratazioan iruzurra -Lan Ikuskaritzak eta epaitegiek berresten duten bezala- eta zenbait kolektiboen diskriminazioa baliatzen dituzten enpresei. Horren ordez, gure mozioaren bidez konpromiso zehatzak eskatu dizkiegu Gasteizko enpresetan ematen diren iruzurra eta diskriminazioa borrokatzeko.

Mozioaren edukia honakoa da:

– Lan Ikuskaritzari, Arabako Patronalari eta enpresei neurriak har ditzaten eskatzen zaizkie. – Dei egiten zaio Eusko Jaurlaritzari, bere eskuduntzen arloan, beharrezkoak diren neurriak bultza ditzan berdintasunaren inguruko lan araudia betetzen dela bermatzeko.
-Udala langile berrien diskriminazioaren kontra agertu dadila
-Udalak bere arloan konpromiso zehatzak hartu ditzala: kontratazio mugagabea bultzatuko du, aldi baterako kontratazioetan bermeak eskainiz iruzurra ezabatzeko eta edozein diskriminazio ekiditeko neurriak hartuz. Aldi berean, udalak edozein lan edo zerbitzu egiteko kontratatzen dituen enpresa guztiei irizpide horiek exijituko dizkie.

Alderdien jarrerari dagokionez, azpimarratu nahi dugu aho batez onartu dela mozioa. Halere, espero dugu gaurkoa itxurakeria hutsa ez izatea eta alderdien inplikazioa benetakoa izatea. Hortaz, LAB sindikatua adi egongo da Udalak eta alderdiek beraien konpromisoak betetzeko eta irmoki salatuko dugu enpresa horiei babes politikoa eskaintzen bazaie.

LABek jarraituko du iruzurra eta diskriminazioa borrokatzen, arlo guztietan salatzen eta langileok horren inguruan antolatzen; aldi berean enpresetan gure kontratazio proposamena aurkeztuko dugu ere beste kontratazio eredu bat bultzatzeko.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Euskaraz lan egiteko eta bizitzeko eskubidea bermatzeko exijitu du LABek administrazio publikoen aurrean

Hego Euskal Herriko administrazio publikoetan euskarak gaztelaniak dituen eskubide berberak izan ditzan aldarrikatu du LABek Bilboko, Donostiako eta Gasteizko administrazio publiko nagusien aurrean. IruƱean...

EstaƱos Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako EstaƱos Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...

Espainiako Gobernu Ordezkaritzaren aurrean mobilizatu da LAB, milaka herritar etxegabetze arriskuan jarrita Madrilen ā€œezkutu sozialaā€ bertan behera utzi dutela salatzekoĀ 

Langileon aldeko politikak, Madrilek inposatu beharrean, Euskal Herrian hartzearen beharra aldarrikatu du LABek Bilbon; hala nola, etxegabetzeak geldiarazteko neurriak, pentsio justu eta duinak bermatzea...