2025-06-13
HomeEkintza SindikalaGasteizko Michelineko langileek lantokiarteko batzordea uztea erabaki dute #LortuDugu

Gasteizko Michelineko langileek lantokiarteko batzordea uztea erabaki dute #LortuDugu

Enpresa emaitza baldintzatzen saiatu arren, Michelinen lan egiten duten pertsonek euren lan-baldintzak hemen negoziatu nahi dituztela erabaki dute.

LABek zorionak eman dizkie langileei erreferendum lotesle honetan parte hartzeagatik, lan-baldintzak nola arautzea nahi dugun bertan erabakitzeko. Langileen ia %70ek eman du bozka. Baiezkoak irabazi du, eta beraz, datozen egunetan batzordeak abian jarriko ditu lantokiartekoa uzteko beharrezko mekanismoak.

Sindikatu honen aldarrikapen historikoa da, urteak baitaramatzagu Gasteizko lantegiko lan-baldintzak hemen negoziatu behar direla aldarrikatzen. Azken hitzarmenari buruzko bozketan ere argi geratu zen langileek uko egin ziotela, baina bertako eremutik kanpo hartutako erabakiak ezarri zituzten. Gasteizko langileok mobilizatu egin ginen, grebak egin genituen hitzarmenak aldarrikapen garrantzitsuak jaso zitzan, hala nola igoerak KPIarekin lotzea, baina multinazionalaren zuzendaritzak zentroarteakoa erabili zuen borroka eta aspirazioak geldiarazteko.

Orain, Gasteizko lantegian lan egiten duten pertsonak izango dira beren lan-baldintzak nola arautzen diren erabakiko dutenak. Eta ez zentroarteko batzorde bat, non Arabako lan zentroaren errealitatea indargabetuta geratzen den enpresaren aldeko gehiengoekin.

LABek hemen lan egin, hemen erabaki aldarrikapena bultzatzen jarraituko du. Orain inork ezingo du aitzakiarik jarri plantillaren eskakizunei ez erantzuteko.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek artxiboen sektoreko enpresei eta Nafarroako Gobernuari dei egin die sektoreko hitzarmen bat negoziatzeko mahai bat sortzen lagun dezaten

Artxiboen Nazioarteko zazpigarren Astea dela eta, sektoreko langileak, Nafarroako Gobernuak azpikontrataturiko enpresetakoak, mobilizatzen ari dira beren lana aitortu eta baldintzak duinduko dituen hitzarmen sektorial...

LABek Aiala Vidrioko hitzarmen berria sinatzeari uko egin dio, bake sozialaren eta inbertsioen presioek baldintzatua egon delako

LAB sindikatuak argi adierazi nahi du ezezkoa eman diola Aiala Vidrioko hitzarmen kolektibo berriari. Hitzarmen hau ELA eta CCOO sindikatuen gehiengo sindikalak sinatu zuen,...

LABek mobilizazio arrakastatsuak egin ditu, EAEko hezkuntza publikoko irakasleen akordioa bete dadin exijitzeko

LABek deituta, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hezkuntza publikoko irakasleek lanuzteak eta mobilizazioak egin dituzte, Hezkuntza Sailari marketing kanpaina alboratu, sinatutako akordioa bere osotasunean bete...