2026-02-03
HomeUncategorizedGasteiz. Lehen datuak

Gasteiz. Lehen datuak

LAB sindikatuak greba eguneko lehen ordu hauetan Gasteizen bildutako parte hartze datuak eta inzidentziak.

DATUAK

ABELTZAIN: Langileen %80ak greba egingo dute
ESKOLA PUBLIKOAK: Araba %52
HAURRESKOLAK: Araba %73
IKASTOLAK: Ia %100
GASTEIZKO UDALA (estimazioa): %20
ARABAKO FORU ALDUNDIA (estimazioa): %21
BAUMAN MUELLES SA % 75
AERNNOBA (Beranturi) %50 Ertzaintza bueltaka
SNAEUROPE (Avda Cantabrico): Talleres 40% – Oficinas %5
TUVISA: %54
GUPOST:%100
FCC: %40
MERCEDES:%35-40
EUSKO JAURLARITZA LAKUA: %30

INTZIDENTZIAK

Gutxieneko zerbitzuak:
-ETXEZ ETXEKO LAGUNTZA: zerbitzu minimoak lan eguneko %100ekoak ezarri dituzte. Ez dute greba eskubiderik
-LABek INDESA salatuko du greba eskubidea urratzeagatik gehiegizko gutxieneko zerbitzuak ezartzeagatik.

Kotxe piketeak poligonoetan eta Gasteizko sarreretan. Betoñoko industrialdea blokeatuta egon da goizeko 5,30az geroztik. Zabalganako errotondak, Gamarrako sarrera… blokeatuta egon dira ere. Betoñon 10 gazte identifikatu dituzte, poliziak matrikulak apuntatzen ibili da. Aguraingo industrialdean 50 pertsonek osatu dute piketea, eta horietatik 8 identifikatu dituzte.

Horrezaz gain, Gauean tren-mozketa egon da Iruraiz-Gauna udalerrian. Sei orduz etenda egon da tren zerbitzua
Goizeko lehen orduetan Fagorreko kamioi bat erre egin dute Betoñoko industrialdean.

Hiru sindikatua kamioi karabana hastera doa Langraiz herritik abiatuta. Gamarra, Jundiz, Betoñoko industrialdeak zeharkatuko ditu. 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

LAB, ELA eta CGTk salatzen dute legea saihesteko eta langileria mehatxatzeko VW Nafarroaren, UGTren eta CCOOren jarrera

ELA, LAB eta CGT sindikatuetatik salatu nahi dugu, onartezina delako, VW Navarra, UGT eta CCOOen jokabidea; izan ere, VW-Nafarroako kontratazioan Legea ez betetzeagatik Lan...

EAJk egoera zaurgarrienean dauden pertsonak etxegabetzeko Espainiako Gobernuarekin egindako akordioa salatzen du LABek

Akordio honekin maizterren eskubideen aurka egiten dute jeltzaleek, egoera ziurgabean dauden herritarrentzako inolako alternatibarik eskaini gabe.  EAJk Espainiako Gobernuarekin adostu du etxejabe txikiek egoera zaurgarrian...

Indarkeria matxistaren aurrean erantzun kolektiboak artikulatzen jarraitzeko borrokarako tresna berritua aurkeztu du Euskal Herriko Emakumeen* Mundu Martxak

LABek konpromisoa hartzen du honen zabalpenean. Autodefentsa feministako aldarrikapena izan da erdigunean eta indarkeria matxistei aurre egiteko protokoloa indartu eta ekarpen zein aldarrikapen politiko gisa. Protokoloa...