2026-11-29
HomeZerbitzu PublikoakZerbitzu SoziokomunitarioaGardentasuna eta informazioa eskatu ditugu Sestaoko Juan Ellacuria egoitzan

Gardentasuna eta informazioa eskatu ditugu Sestaoko Juan Ellacuria egoitzan

Osasun krisia hasi denetik bi salaketa sartu ditu Sestaoko Udaleko LABeko atal sindikalak Lan Ikuskaritzan Juan Ellacuria egoitzaren egoera dela eta, apirilaren 3an eta apirilaren 29an, hurrenez hurren. Lehendabizikoa, langileentzako segurtasun neurriak eskatzeko sartu genuen, egoitzak ez baitzien behar zuten ekipamendu nahikorik ematen. Bigarrena, egoiliarren artean positiboak egonik, ez zutelako protokoloak eskatzen duen beharrezko sektorializazioa gauzatzen, arriskuan jarriz bai artatzen dituzten langileak zein gainontzeko egoiliarrak.

Aste honetan, berriro publikoki salatu behar ditugu bai udal egoitzaren gerentziaren jarrera zein udalarena. Biek ala biek bazekiten urtarriletik gaixotasun kutsakor brote bat zegoela egoitza honetan eta informazio hori ezkutatu egin diete langileei. Ezin dugu aipatu gabe utzi COVID-19aren pandemia hasi denetik 34 langile eta 43 egoiliar suertatu direla kutsatuta birusarekin. Are gehiago, egoiliarren artean soilik, 15 hildako egon dira egoitza honetan.

Sestaoko Udaleko LABeko atal sindikalak Juan Ellacuría egoitzaren gerentzia salatu nahi du negligentzia guzti hauengatik. Jarrera opakoa eta oztopatzailea arriskuan jartzen ari dira etengabe egoitzako langileen osasuna, baita bertan bizi diren pertsonena ere. Gure osasun eskubidea aldarrikatzen dugu, eta gure lana baldintza seguruetan egin ahal izateko informazio osoa eta beharrezkoak diren neurriak har ditzaten exigitzen diegu. Aski da! Gure osasuna da lehentasuna.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

00:01:56

Lanean indarkeria matxistaren aurkako konpromiso berriak aldarrikatzeko mobilizatu gara

Iruñean eta Gasteizen elkarretaratze bana egin dugu gaur, azaroak 25, Indarkeria Matxistaren Aurkako Eguna.

Babes zabala lortu dugu Arabako bi enpresa pribatu handienetako hauteskunde sindikaletan

LABen eskaintza sindikal eraldatzailea eta kontraboterekoa indartuta atera da.

Bat egiten dugu Emakumeen Mundu Martxak Bilboko erailketa matxistaren aurrean deitu dituen mobilizazioekin

Emakume* bat erail dute Bilbon, Euskal Herriko seigarrena urte hasieratik. Honen aurrean, mobilizazioak deitu ditu Emakumeen Mundu Martxak, eta LABetik kalera ateratzeko deia egiten...