2026-02-03
HomeEkintza PolitikoaGarbiƱe Aranburu: "Presoen aferan gainditu beharreko bidea azkarrago jorratuko dugu mobilizazio soziala...

GarbiƱe Aranburu: “Presoen aferan gainditu beharreko bidea azkarrago jorratuko dugu mobilizazio soziala areagotuz gero”

Euskal presoen eskubideen aldeko mobilizazio eguna izan dugu Euskal Herrian. Hain zuzen ere, Sarek antolatutako Izan Bidea dinamikaren baitan, sindikatuok elkarretaratzeak egin ditugu Bilbon eta Donostian. IruƱean, berriz, mobilizazio propioa egin du LABek. Mobilizazio hauek guztiak baliatu ditugu urtarrilaren 8an Bilbon (17:00, La Casilla) deitutako manifestazioarekin bat egiteko.

Bilboko ekimenean, LABeko idazkari nagusi GarbiƱe Aranburuk adierazi du bertan bildutako sindikatuok (LAB, ELA, UGT, ESK, STEILAS, CGT-LKN, CNT, EHNE, HIRU eta ETXALDE) konpromisoa hartu dugula gure ekarpena egiteko gatazkaren ondorioekin amaitzeko, bizikidetza demokratikoa oinarri; presoen afera, kasu. “Egoerak presoei aplikatzen zaien salbuespeneko espetxe-politika gainditzea eta ezabatzea eskatzen du. Urte hauetan aurrerapausoak eman dira, batez ere urruntze eta sakabanaketa politikari amaiera emateko. Baina, gaur egun oraindik bide luzea dago egiteko, larriki gaixo daudenak lehenbailehen askatu behar dira, zigorren konputoa aplikatu behar da, eta asko dago egiteko gradu-progresioa eta kartzelatik garaiz ateratzea errazteko. Era berean, ezin dugu ahaztu motxilaren haurrek pairatzen duten errealitatea”.

Era berean, GarbiƱe Aranbururen hitzetan, “sindikatu bat garenez, eta lan-mundua gure ekintza-gune nagusia denez, nabarmendu nahi dugu beharrezkoa dela kartzelatik atera diren pertsonak berriro laneratzea”.

Idazkari nagusiaren esanetan, “azken urteotako aurrerapenak ezin dira ulertu jendarteak egindako presiorik gabe, eta oraindik ere gainditu beharreko bidea azkarrago jorratuko dugu mobilizazio soziala areagotuz gero. Horregatik, gaurko eguna aprobetxatu nahi dugu datorren urtarrilaren 8ko manifestazioan parte hartzeko deia egiteko”.

Babesa Antton TroitiƱoren senideei

Larriki gaixo zen Antton TroitiƱo hil egin da. LAB sindikatutik gure elkartasun eta babesa helarazi nahi diegu haren senide eta hurbilekoei eta euskal presoei. Osailaren 5ean utzi zuten aske TroitiƱo, gaixotasun sendaezina zuela eta. Larriki gaixo egonda ere, az- kenera arte espetxean izan zuten eta kaleratzea lortzeko oztopo ugari gainditu behar izan zituen. Espetxe politika ankerrak eragin zuzena izan du haren heriotzean.

Euskal gehiengo sindikaletik hiriburuetan mobilizatuz presoen eskubideen aldeko aldarri bateratua egin eta ordu gutxira iritsi zaigu TroitiƱoren heriotzaren berri. Gaur eguerdiko mobilizazioetan esandakoan berresten gara, salbuespenezko espetxe politika amaitu beharra dago eta euskal presoak etxeratze bidean jarri beharra dago, salbuespenezko espetxe politikak presoen osasunean eta bizitzan eragin zuzena du, salbuespenezko espetxe politikak hil egiten du. Honekin guztiarekin amaitu eta euskal presoak etxera bidean jarri behar ditugu

30 urtetik gora eman ditu TroitiƱok espetxean. Mendeku politikaren ondorio da bizi osorako espetxe zigorra, euskal preso politikoei ezartzen zaiena. Estatu bortizkeria praktikan jarri dutenei zigorgabetasuna eman zaien bitartean, hil arte espetxean izatera kondenatu dituzte euskal preso politiko asko eta asko.

Pertsonak suntsitzen dituen kartzela politika krudel honekin amaitu beharra dago. Gaixo diren presoak ezin dira aske utzi etxean hiltzeko; euskal presoek bizitza duinerako eskubidea dute, osasuntsu bizitzeko, eta gaixotuz gero, gaixotasuna gainditu eta bizitzen jarraitzeko.

Ezinezkoa da hori egungo salbuespenezko espetxe politikarekin, ezinezkoa, gaur espetxeetan dituzten baldintzetan. Horrekin amaitzearekin batera, gaur premiaz eskatzen dugu larriki gaixo diren presoak berehala eta baldintzarik gabe aske uztea eta preso guztiak Euskal Herriratzea. Aldarrikapen honen inguruan eragileon artean adostasunak eraiki eta langile eta herritarrak aktibatzen jarrai dezagun.

Bat egiten dugu deituko diren mobilizazioekin eta dei egiten diegu langileei hauetan parte har dezaten.

Etxean eta bizirik nahi ditugu.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Tubos Reunidoseko enplegu suntsiketa oro gaitzesten du eta enpresari zein erakundeei erantzukizunak eskatzen dizkie

LABek erabat gaitzesten du Tubos Reunidoseko zuzendaritzak Amurrioko eta Trapagarango lantegietan iragarritako EEEa. Ez dugu onartzen egoera koiuntural baten eta erabaki estrategiko okerren kostua langileei...

Euskaraz lan egiteko eta bizitzeko eskubidea bermatzeko exijitu du LABek administrazio publikoen aurrean

Hego Euskal Herriko administrazio publikoetan euskarak gaztelaniak dituen eskubide berberak izan ditzan aldarrikatu du LABek Bilboko, Donostiako eta Gasteizko administrazio publiko nagusien aurrean. IruƱean...

EstaƱos Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako EstaƱos Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...