2026-02-02
HomeZerbitzu PribatuakGarbiketaGarbiketako langileek Bizkaiko Aldundiak finantzatutako formazio programa bat zuzentzeko eskatu dute, sexista...

Garbiketako langileek Bizkaiko Aldundiak finantzatutako formazio programa bat zuzentzeko eskatu dute, sexista delako

Bizkaiko Foru Aldundiko zentroak garbitzen dituzten Garbialdiko langileek asteak daramatzate euren eskubideen defentsan mobilizatzen, eta orain arte aldundiko arduradunen artean inork ez du euren egoeragatik interesa erakutsi. Gaur, elkarretaratze bat egin dute berriro, eta horren baitan kokatu dute gaurko eskaera.  Hain zuzen ere, aipatutako programa Integrando Fundazioak eskaintzen du.

Formakuntza plana -kontrataziorako konpromisoa eta Lanbide eta Eusko Jaurlaritzak ziurtatutako titulazio ofiziala eskaintzen duena- Eraikin eta Lokalen garbiketan trebatzeko kurtso batean datza, emakumeei soilik zuzendua.

LAB, ELA, UGT, CCOO eta ESK sindikatuok mota honetako programek genero estereotipoak berretsi egiten dituztela salatu dugu. Emakumeen curriculumak garbiketa zerbitzua eskaintzera zuzenduak egotea genero rolak eta lanaren banaketa sexuala betikotzera laguntzen dute.

Bizkaiko Foru Aldundiak lan merkatuaren eredu diskriminatzaile bat bultzatzen ari da, non langileen posizio soziala eurek duten generoaren arabera ezartzen den. Horrela, emakumeei ogibide espezifiko batzuk esleitzen zaizkie: garbiketa eta zaintza-lanak, kasu; partzialitateak gogor jo eta soldatak bereziki baxuak diren sektoreak, alegia. Administrazioak, publikatzen dituzten programei dagokionez erantzukizunez jokatzeaz gain, egiten duten ahaleginarekin egunero pairatzen dugun genero-arrakala iraultzeko eredugarri izan beharko lirateke, eta ez da horrela gertatzen.

Beraz, formakuntza eskaintza honen zuzenketa eta berau modu zuzen eta inork diskriminatu gabe argitara dadila exijitzen dugu.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Estaños Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako Estaños Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...

Espainiako Gobernu Ordezkaritzaren aurrean mobilizatu da LAB, milaka herritar etxegabetze arriskuan jarrita Madrilen “ezkutu soziala” bertan behera utzi dutela salatzeko 

Langileon aldeko politikak, Madrilek inposatu beharrean, Euskal Herrian hartzearen beharra aldarrikatu du LABek Bilbon; hala nola, etxegabetzeak geldiarazteko neurriak, pentsio justu eta duinak bermatzea...

LABek adierazten du Udalen sektorerako Udalhitz hitzarmeneko negoziazio mahaia deitu gabe eta blokeatuta dagoela azaroaren 7az geroztik

Udalhitzen blokeoa gainditzeko otsailean hasiko den mobilizazio dinamika bati ekingo dio LABek Urte bat igaro da EUDELen zuzendaritzak sektoreko sindikatuoi dei egin zigunetik eta mahai...