2026-05-13
HomeZerbitzu PublikoakNafarroako AdministrazioaGarbiketako langileak Nafarroako Gobernuaren diru laguntzen murrizketen aurrean

Garbiketako langileak Nafarroako Gobernuaren diru laguntzen murrizketen aurrean

Nafarroako garbiketa langileek, Parlamentuko eta Iruñeko Udaleko hurrengo diru laguntzetan aurreikusten diren murrizketen aurrean, euren desadostasuna erakutsi zuten atzo goizean. Ehun langile inguru murrizketa hauek zerbitzuaren kalitatean, lan postuetan eta lan baldintzetan eragina izango dutela adierazi zuten konzentrazio baten bitartez. Hurrengo abenduaren 13an 10:30etan Parlamentuaren aurrean beste konzentrazio bat iragarri zuten.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Mobilizazioak hasiko ditu Gasteizko Vitalquiler Adaniaren maizterren LABeko atal sindikalak

Etxebizitzak babes ofizialeko kalifikazioa galtzen ari direla aprobetxatuz, errenta igoera neurrigabeak eta abusuzko klausulak ezarri nahi ditu Adania promotoreak kontratu berrietan. Horren aurrean, maizterrek mobilizazioa egingo dute bihar, baldintza duinak aldarrikatzeko.

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak mobilizazioak deitu ditu gerraren kontra eta denontzako bizitza duinak eskatzeko

Agerraldia egin dute gaur Bilbon Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartan biltzen diren eragile sozial eta sindikalek. Bertan, gerren, militarismoaren eta gastu militarraren igoeraren aurka...

Bizkaiko suhiltzaileak lan-baldintzen hobekuntzaren alde borrokan

Bizkaiko Foru Aldundiko Su Itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuko suhiltzaileak mobilizazioak egiten ari dira osasunaren eta segurtasunaren arloko hobekuntzak aldarrikatzeko, bai eta beren kategoriako errekonozimendu profesionala aldarrikatzeko ere, Eusko Jaurlaritzaren 2023ko Suteen Prebentzio eta Itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuen Legeak jasotzen duen bezala.