2026-02-02
HomeIndustriaMetalgintzaGallardo Taldeak Corrugados Azpeitia enpresaren etorkizuna Madrildik inposatu nahi du

Gallardo Taldeak Corrugados Azpeitia enpresaren etorkizuna Madrildik inposatu nahi du

Corrugados Azpeitiako enpresa batzordeak atzo Madrilen izandako bileraren emaitza eta balorazioa egin dute. Batzordearen arabera Gallardo Taldeak estatuko lau lantegietarako espediente bakarra aurkezteak presio politiko-sindikala txikitzea bilatzen du. Negoziaketa lantokika eman dadin exijitzeko eta Corrugados Azpeitiaren itxieraren kontra, apirilaren 29an Azpeitian izango den mobilizazioan parte hartzeko deia egin du.

Corrugados Azpeitiako enpresa batzordearen oharra

«Prentsa ohar honen bidez Corrugados Azpeitiako komiteak atzo Madrilen izandako bileraren inguruan egiten dugun balorazioa ezagutarazi nahi dugu:

1-. Enpresak lau enpresa ezberdinetan kalerapenak burutzeko espediente bakarra aurkeztu du. Lau enpresetan kalerapenak burutu nahi ditu, baina lau horien artean itxiera bakarra dago, hain zuzen ere, Azpeitiko enpresa da ixten den bakarra. Are gehiago, beste hiru enpresen kalerapen guztiak gehituta ez dira Corrugados Azpeitiako kaleratzeen laurden batera heltzen.

Lau enpresetako batzordeetako delegatu guztiek eta sindikatu ezberdinetako ordezkari guztiek eskatu dute lau negoziaketa burutzea, ez bakarra, lantegi bakoitzean espedienteak arrazoi eta eragin ezberdina duelako. Enpresak ezetz eman du eta inposatu du legeria eskuetan negoziaketa bakarra izatea eta Madrilen burutzea. Lehenengo bilera apirilaren 26an egingo da.

2-. Gallardo Taldeak erabaki hau hartu du erreforma laboralek aukera eman diotelako. Baina bereziki Gallardo taldeak erabaki hau hartu du norabide ezberdinetatik bideratu daitekeen presio politiko-sindikala txikiagoa izan dadin.

– Negoziaketa Madrilen burututa itxiera bukatutzat eman nahi du, enpresaren bideragarritasun errealaren eztabaida alboratu nahian. Corrugados Azpeitiako egoera beste 3 enpresen egoerarekin nahasten du prozesu berdinean orain arte banaka burutu denean. Corrugados Azpeitiak eta Corrugados Lasaok prozesu propio bat behar dute.

– Mobilizazioen presioa ahalik eta gehien eztabaida gunetik urrundu nahi du. Madrilen, eroso dagoen lekuan.

– Errekurtsoa Audientzi Nazionalean tratatuko litzateke. Gogorarazi behar dugu hemen Euskal Herrian emandako ebazpen guztiak langileen alde kokatu direla, behin eta berriz kaleratzeak nuluak deklaratuz.

3-. Egoera ikusita Komiteak Eusko Jaurlaritzari urgentziazko bilera bat eskatuko dio. Bi norabidetan: Industria Sailarekin bideragarritasunaren inguruan posizioa zehazteko eta Enplegu sailarekin denon artean prozesua hona ekartzeko. Eremua erreformen aurrean babesten delako diskurtsoan eta praktikan, ez bakarrik diskurtsoan.

Enpresa bideragarria da, lan karga nahiko du aurrera egiteko. Industria eredua babesten da bideragarriak diren enpresak babestuz, eta ez kontrakoa eginez. Bestela, kasu honetan bezala, 80 urteko Extremadurako pertsona batek eskubidea du eskualde oso baten ekonomi eredu osoa aldatzeko, pobreziara bidaltzeko, bere erabakiak inposatzeko.

4-. Honengatik guztiagatik, Komitetik gonbitea egin nahi dizuegu, Corrugadoseko langile guztien izenean, larunbatean eguerdiko 12.00etan Azpeitian itxieraren kontra burutuko den mobilizazioan parte hartzera. Ziur gaude mobilizazio bidez, presio sozial bidez lortu dezakegu denak, eragile politiko, sindikal eta sozial guztiak, itxiera honen kontra lerrokatzea, enpresari irteera erreal bat ematea eta eskualdeko biziraupen ekonomikoa babestea.

Azpeitian, 2013ko apirilaren 18an
Corrugados Azpeitiako Enpresa Batzordea» 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EstaƱos Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako EstaƱos Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...

Espainiako Gobernu Ordezkaritzaren aurrean mobilizatu da LAB, milaka herritar etxegabetze arriskuan jarrita Madrilen ā€œezkutu sozialaā€ bertan behera utzi dutela salatzekoĀ 

Langileon aldeko politikak, Madrilek inposatu beharrean, Euskal Herrian hartzearen beharra aldarrikatu du LABek Bilbon; hala nola, etxegabetzeak geldiarazteko neurriak, pentsio justu eta duinak bermatzea...

LABek adierazten du Udalen sektorerako Udalhitz hitzarmeneko negoziazio mahaia deitu gabe eta blokeatuta dagoela azaroaren 7az geroztik

Udalhitzen blokeoa gainditzeko otsailean hasiko den mobilizazio dinamika bati ekingo dio LABek Urte bat igaro da EUDELen zuzendaritzak sektoreko sindikatuoi dei egin zigunetik eta mahai...