2026-02-02
HomeZerbitzu PublikoakZerbitzu SoziokomunitarioaEzintasunak dituzten pertsonentzako arreta zentruetako langileek ANAPeko sarrera blokeatu dute grebaren lehenengo...

Ezintasunak dituzten pertsonentzako arreta zentruetako langileek ANAPeko sarrera blokeatu dute grebaren lehenengo egunean

Hilabete luzea lanuzteekin eman ondoren eta greba mugagabeko bidean, ezintasunak dituzten pertsonentzako arreta zentruetako langileek greba eguna izan zuten atzo. Grebaren helburua, beren sektoreko lan hitzarmenak bizi duen egoera desblokeatzea da.

Sektore honen berezitasunek, negoziazioa kasu honetan bikoitza izatea dakar: alde batetik Administrazioa dago, arlo honetara zenbat eta nola bideratu erabakitzen duena eta bestetik, zentruen kudeaketa zuzenaz arduratzen diren enpresa pribatuak ditugu (Aspace, Sar Quavitae eta Adacen), diru publikoaz baliatuz kudeaketa eramaten dutenak. Langileen ordezkaritzak urte terdi inguru darama lan hitzarmena negoziatzen, orain arteko hitzarmenak jasotzen dituen eskubideen bermea, soldata eguneraketak eta erreformaren aurkako hainbat klausula jaso nahi dituztelarik.
 

Enpresek ez dituzte proposamen hauek onartzen, ez dute inolako mugimendurik erakusten eta Administrazioak duen inplikazio faltaz probesten dira. Momentu honetan, Administrazioa eta enpresak ez dira ados jartzen ere ez eta bi bertsio kontrajarri eskaintzen dizkigute. Lan hitzarmen duin bat sinatzeko borondate ezatik haratago, Administrazioak luzatu omen dien diru bat jaso ez dutela adieraziz, hainbat deskuelge burutzen ari dira enpresak. Administrazioak bertsio hau ukatzen du, ordainketak bere osotasunean burutu dituela ziurtatuz.

Bitartean langileek, 4 urte daramatzate erosahalmenean galerak pairatzen, eta egun, ez dute lan hitzarmena aplikatua izango delaren bermerik.
Nafarroa osoan asanbladak burutu ondoren apirilean, mobilizazioetan pauso bat gehiago emateko erabakia hartu zuten, paroei bide eginez, eta gaur lehenengo greba egunera iritsi dira. Egoera ez konpontzekotan, mahai negoziatzailean blokeoari irtenbidea eman ezean, greba mugagabean hasiko dira hurrengo maiatzaren lehenean.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Tubos Reunidoseko enplegu suntsiketa oro gaitzesten du eta enpresari zein erakundeei erantzukizunak eskatzen dizkie

LABek erabat gaitzesten du Tubos Reunidoseko zuzendaritzak Amurrioko eta Trapagarango lantegietan iragarritako EEEa. Ez dugu onartzen egoera koiuntural baten eta erabaki estrategiko okerren kostua langileei...

Euskaraz lan egiteko eta bizitzeko eskubidea bermatzeko exijitu du LABek administrazio publikoen aurrean

Hego Euskal Herriko administrazio publikoetan euskarak gaztelaniak dituen eskubide berberak izan ditzan aldarrikatu du LABek Bilboko, Donostiako eta Gasteizko administrazio publiko nagusien aurrean. Iruñean...

Estaños Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako Estaños Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...