2026-09-27
HomeUncategorizedEz dezatela esan borrokak ez duenik balio. Luddismoa (Ernai)

Ez dezatela esan borrokak ez duenik balio. Luddismoa (Ernai)


Ez dezatela esan
borrokak ez duenik
balio
 

Keinu batek ezer alda ezezakela zioten. Gauzak diren modukoak direla, ezin daitezkela irauli, halakoa dela euren egoera “naturala”. Beltzek ezin zurien alboan jesarri. Gose direnak ezin soberan duenarena dena uki. Gazteak ezin amestu. Determinazioz eginiko hautu batek ordea aldaketa ekarriko duen mgimendua piztu dezake. Autobuseko eserlekutik ez altxatzea erabaki zuen Rora Parks-ek eta arrazagatiko bereizkeriarekin bukatuko zuen mugimendua gorpuztu zen atzetik. Supermerkatuan ostutako janaria behar zutenei banatzea erabaki zuten SATeko kideek Supermerkatuan ostutako oinarrizko elikagaiak beharra zutenen artean banatzean sistema kapitalista ankerraren aurpegia erakutsi ziguten. Gazteak kartzelaratzea kostako zitzaiela irmoki esan eta herri harresiaren lehen harria jwarri genuen Donostian. Borrokak ez duela ezertarako balio esaten digute behin eta berriz geldirik nahi gaituztenak. Gu zapaltzen jarraitzeko geldirik nahi gaituztenak. Baina gure borreroek sumiso nahi bagaituzte ez al da mugitzea zentzuzkoena? Keinu batekin hasten da dena. 

Diskurtso bera dute krisia aitzakiatzat hartu eta egunez egun geroz eta bizimodu miserable eta prekarioago batera kondenatzen gaituztenak. Etorkizunik gabeko gazteria garela entzuten dugu gau eta egun. Hedabideetan hala diote. gurasoek ere horixe esaten digute. Baina nola? Gure oraina prekarizatu eta geroa suntsitzen ari dira, eta onartu egin behar dugu? Estatu espainiarrarentzako zein EAJ eta UPNrentzako eskulan merkea baino ez gara. Enpresak diruz laguntzen dituzte gazteak aldi batez, soldata miserableen truke kontratatzeagatik. Hori da guretzako duten eskaintza bakarra. Gure mesedetan egiten omen dute. Baina halako neurriek enpresariak zerrien pare loditzen jarraitzea dute helburu. Argi dago agintari politikoek ez dutela aldaketarako borondate eta asmorik. Geroz eta kapitalismo basatiagoa ezartzea da euren lan orrietan duten bakarra. Gainera, EAJ eta UPNren hautuek ere Estatuaren neurri neoliberalekin hondoratzera kondenatu dute Euskal Herria. Herri gisa gure eredu propioa erabakitzeko eskumenaren alde lan egin beharrean, Estatu Espainiarraren morrontza kokatu gaituzte negozioa eta boterearen truke. Eta hori hala, herritarrak gara aldaketarako giltza. Guk egin ezean, bestelako eredu baten alde borrokatu ezean honek okerrera baino ez du egingo; Pribatizazioa areagotu, prekarietatea geroz eta sektore zabalagoetara hedatu eta soberan dutenen eta beharra dutenen arteko aldea gero eta nabarmenago handitu. Horixe da eskaintza. Hezkuntza, osasuna, etxebizitza… luxu bilakatzen ari dira, sendi eta norbere etorkizuna ere luxu bihurtuko dutelarik. 

Egoera erasokor honetan, miseriaren sinonimo izan aurrez, gure oraina eta geroaren gaineko erabakiak hartu behar ditugu. Geurea den heinean, geure esku dago zein norabide hartzea nahi dugun. Herri eta gazte gisa erabaki eta eraiki behar dugu. Exijitu ditzagon dagozkigun eskubide eta eskumenak: 

Lan politika berria
-Lan ordu gutxiago guztiok lan egin ahal izateko 

-Prekaritateari, lanaren ondoriozko gaixotasunei eta lan istripuei amaiera emango dieten kalitatezko enpleguak sortu 

-Zerbitzu publikoak sustatu enplegua sortze bidean 

-Soldatak hobetu bizi baldintza duinak izateko 

-Pertsona guztiok lan baldintza berdinak izatea: adin, arraza, genero, ezintasun, nazionalitate edota joera sexualean oinarritutako diskriminazioarekin amaituz. 

-Jubilatzeko adina aurreratu, lan postua berriak sortzeko. 

Eskubide sozialak 
-Laguntza sozial duinak izatea langabezi eta pobreziari aurre egiteko. 

-Esparru orotan pertsona guztien eskubide sozialak bermatuko dituen sistema publikoa ezarri: etxebizitza politikan, osasunean, hezkuntzan, babes sozial, gizarte zerbitzu, kulturan eta abarretan finantzazio publikoa handituz. 

-Etxebizitza eskubidea bermatu pertsona orori: horretarako, alokairuzko etxebizitzen sare publiko bat sortu eta etxe hutsen berrerabilpena lehenetsi. Alokairu pribatuak dirauen artean, ezinbestekoa da prezio muga bat jartzea alokairu horiei. 

Aukera berdintasuna 
-Lan erreproduktiboaren balio soziala aitortu eta lan produktiboak bezain besteko eskubideak izan 

-Lan publiko zein pribatuaren banaketa parekidea 

-Aberastasunaren banaketa orekatua izatera bidean politika fiskala aldatzea; hala, bakoitzaren ondasun eta diru sarreren araberako zergak ordainduz eta asko duenak gutxiago duenak baino gehiago emanez. 

Jendarte demokratizazioa 
-Herritarren parte hartzea sustatu eta bermatu arlo ekonomiko eta sozialean. 

-Ingurumena errespetatu eta zainduko duen garapen sozioekonomikoa sustatu. 

-Elikadura osasuntsu eta jasangarri bat izatera bidean, elikadura subiraultza sustatu

Maiatzaren lehena igaro da eta hile amaieran sindikatu eta eragile sozialek deitutako Greba Orokorraren txanda izango da. Baina gure ahaleginak egun huts horietara soilik bideratzen baditugu, alferrik gabiltza. Maiatzaren 2an ere 1ean bezain beste dugu eraikitzeko. Borroka alferrikakoa dela diotenei, borroka alferrikakoa dela (sin)etsita bizi direnei, nahasiak daudela erakutsiko diegu. Elkarrekin antolatuz, eskuz esku borrokatuz, erabakiak determinazioz hartu eta garatuz, aldaketari ekingo diogu. Gauzak ez dira diren moduak izatez, bizi eredua eraiki egiten da. Noren esku utziko dugu eraikuntza? Miseriarantz garamatzatenen esku ala gutako bakoitzaren esku? Izan gaitezen osotasunean geure bizitzen jabe.      

 

 

     


AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Udalhitzeko negoziazioari atea itxi diote EAJk eta PSEk, EHBilduk negoziatzen jarraitzeko borondatea agertu duen bitartean

Urriaren 8ra bitarteko epea daukate edukiak ekarri eta langileen ordezkariekin adosteko. Bestela, udal sektore osoak grebara joko du.

Greba mugagabean dauden ITASUAko langileei babesa erakusteko manifestazio jendetsua Bergaran

Dagoeneko 77 egun daramatzate greban Zarauzko eta Bergarako Ibilgailuen Azterketa Teknikoaren (IAT/ITV) zerbitzuko beharginek, eta enpresa mugiarazi eta negoziazioaren blokeoa eten arte borrokan segitzeko...

LABek eta ELAk bilera eskatu diogu Pradales lehendakariari, 1.500 euroko gutxieneko soldataren alde patronalari aurre egin diezaion eskatzeko

Gutxieneko soldata Hego Euskal Herrian erabakitzearen aldeko 145.000 sinadura jaso eta greba orokor arrakastatsu bat egin ondoren, LABen eta ELAren iritziz Eusko Jaurlaritzak ezinbestean gizartearen nahiari bide eman beharko lioke eta Imanol Pradales lehendakariak lidergo argia erakutsi beharko luke patronalaren zein PSE-EEren eta EAJren betoa gainditzeko.