2026-02-02
HomeUncategorizedEuskal Herrirako eredu propio bat aldarrikatu dute euskal eragile sindikal eta sozialek

Euskal Herrirako eredu propio bat aldarrikatu dute euskal eragile sindikal eta sozialek

Maiatzaren 30erako Greba Orokorra deitu duten euskal eragile sindikal eta sozialek elkarretaratzea egin dute gaur Bilbon, Eusko Jaurlaritzaren egoitza aurrean, ezartzen ari diren aurrekontu proiektuak eta politika erregresiboak salatu eta erabateko aldaketa aldarrikatzeko.

Maiatzaren 30erako Greba Orokorra deitu duten euskal eragile sindikal eta sozialen irakurketa

«Atzo Jaurlaritzak aurrekontu proiektua erretiratu zuen. Gizarte mobilizazioaren arrakastaren ondorioa da hau. Iñigo Urkulluk ez du beste aukerarik izan, bere egitasmoa atzera botako zutelako Gasteizko parlamentuko plenoan .

Hala ere, mobilizazio hau deitu dugun erakunde sindikal eta sozialek salaketa bat eta exijentzia bat egin behar ditugu. Lehenik eta behin, salatzen dugu Eusko Jaurlaritzak bere aurrekontu proiektua bertan behera utzi duela baina ez duela inolako gogorik ezartzen duen politika aldatzeko.
Parlamentuan onartu nahi zituen murrizketak aplikatzen jarraitzen du, eta ez du ezer aldatuko. Gehiengo parlamentariorik izan ez arren, murrizketak ezarriko ditu. Jarrera antidemokratiko eta antisozial garbia da. Urkulluk eta Barcinak gauza berdina egiten dute.

Gaurko kontzentrazioarekin errotiko aldaketa eskatu nahi dugu Hego Euskal Herrian burutuko diren aurrekontu politika eta politika fiskalean. Gaur, jendearen beharrizanak kapitalarenen aurretik jartzeko eskatzen dugu. Honek 180 gradutako aldaketa suposatzen du aurrekontu politikan. Osasungintza, hezkuntza, etxebizitza, prestazio sozialak etab.era bideratutako partidak handitu behar dira. Eta politika fiskala aldatu behar da azken urteotan errenta altu eta kapitalekoei egindako beherapenetan atzera egiteko, eta era berean, iruzurraren kontrako ikuskaritza nabarmen handituz. Hau gertatzen ez den bitartean, aurrekontu politikek eta politika fiskalek langabeziara, pobreziara eta babesgabetasun sozialera kondenatzen jarraituko dute.

EAJk bere gobernu-programako jaduerako lehentasunak mantentzen baldin baditu, aurrekontu berrietan zein luzatutakoetan, gero eta gehiago eramango gaitu Estatu espainolak inposatutako prekarietate, langabezia, errezesio, desberdintasun eta pobrezia mailetara.

Azkenik, maiatzaren 30eko greban parte hartzeko deia egin nahi dugu. Gizarte mobilizazioa erabilgarria da. Urkulluk bere aurrekontuak erretiratu baditu gizarte mobilizazioa egon delako izan da, bere egitasmoa salatuz, pasa den martxoaren 12 eta 16ko manifestazioak bezala. Maiatzaren 30eko greba orokorra tresna egokia da langile-klasea eta gizartea orohar politika atzerakoi hauen kontra gaudela masiboki adierazteko eta berauen aldaketa exijitzeko. Ez gara geldituko aldaketa hau lortu arte. Maiatzaren 30a norabide horretan emandako pausoa da, eta hemen gauden erakunde sindikal eta sozialek 30aren ondoren bide honetan aurrera egiten jarraitzeko gure konpromisoa erakusten dugu, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutun bateranzko bidea hasiz.»

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Tubos Reunidoseko enplegu suntsiketa oro gaitzesten du eta enpresari zein erakundeei erantzukizunak eskatzen dizkie

LABek erabat gaitzesten du Tubos Reunidoseko zuzendaritzak Amurrioko eta Trapagarango lantegietan iragarritako EEEa. Ez dugu onartzen egoera koiuntural baten eta erabaki estrategiko okerren kostua langileei...

Euskaraz lan egiteko eta bizitzeko eskubidea bermatzeko exijitu du LABek administrazio publikoen aurrean

Hego Euskal Herriko administrazio publikoetan euskarak gaztelaniak dituen eskubide berberak izan ditzan aldarrikatu du LABek Bilboko, Donostiako eta Gasteizko administrazio publiko nagusien aurrean. Iruñean...

Estaños Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako Estaños Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...