2026-02-02
HomeUncategorizedEuskal Herriko gutun soziala eratzeko lehen batzarra Eibarren

Euskal Herriko gutun soziala eratzeko lehen batzarra Eibarren

Gaur, maiatzak 25, Euskal Herriko gutun sozialaren eraketa prozesua abian jarri da Eibarko Unibertsitatean (EHUn) ospatu den lehenengo batzarrean. Bertan Euskal Herri osotik etorritako hainbat eragile sindikal eta sozialetako 200 ordezkarik baino gehiagok parte hartu dute.

Lehenengo eta behin, gutunaren sortzearen zergatiak eztabaidatu eta sakondu dira. Abiapuntu bezala, Euskal Herrian aplikatzen ari diren politika neoliberalak goitik-behera aldatzea eta eraldaketa politiko eta soziala bultzatzea ezinbestekotzat jo dute bertaratutako eragileek.

Gutun sozialak gehiengo sozial baten mesedetan egongo den eredu berri bat definitzeko beharrezkoak diren proposamen eta alternatibak jasoko lituzke. Era berean, Euskal Herriko erakunde ezberdinak interpelatzeko tresna litzateke, ezartzen ari diren politikak alda ditzaten.

Gutunaren eraketa prozesuan ahalik eta parte-hartze sozial zabalena eta anitzena bermatu nahi da. Horretarako, Euskal Herriko herritar guztiek parte-hartzeko esparru antolatuak izan ditzaten gutunaren sortze prozesuan erabiliko den metodologia ere proposatu da asanbladan.

Gutuna osatzeko prozesua urte bukaerarte luzatuko litzateke. Ekainean gaur proposatu den metodologia onartuko litzateke. Ondoren, urriaren 5erako aurreikusitako asanbladan gutunaren lehenengo zirriborroa ontzat emanez gero, zirriborro horrekin eskualde, herri eta sektoreetan zabalduko litzateke eztabaida, eta jasotako ekarpen eta iritziekin gutuna abenduaren 14an ixtea proposatu da.

Gutuna mobilizaziorako tresna ere izango da, eta gaurko biltzarrean mobilizazioaren aldeko hautu garbia egin da. Mobilizazio sozialik gabe ez dago politiken aldaketarik. Horretarako, gutunaren eztabaida eta sortze prozesu guztian zehar mobilizazio soziala sustatzea beharrezkotzat jo da.

Bide honetan, maiatzaren 30erako deitu den greba orokorrari atxikimendua eman diote gaurko asanbladan bildutako eragileek eta herritarrei dei egin diete modu aktiboan kalera atera daitezen eskubide laboral eta sozial duinen alde eta eredu propio eta berri baten alde.

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Tubos Reunidoseko enplegu suntsiketa oro gaitzesten du eta enpresari zein erakundeei erantzukizunak eskatzen dizkie

LABek erabat gaitzesten du Tubos Reunidoseko zuzendaritzak Amurrioko eta Trapagarango lantegietan iragarritako EEEa. Ez dugu onartzen egoera koiuntural baten eta erabaki estrategiko okerren kostua langileei...

Euskaraz lan egiteko eta bizitzeko eskubidea bermatzeko exijitu du LABek administrazio publikoen aurrean

Hego Euskal Herriko administrazio publikoetan euskarak gaztelaniak dituen eskubide berberak izan ditzan aldarrikatu du LABek Bilboko, Donostiako eta Gasteizko administrazio publiko nagusien aurrean. Iruñean...

Estaños Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako Estaños Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...