2026-02-03
HomeZerbitzu PribatuakElikagaigintzaEuskal Herriko esne sektorearen etorkizuna eztabaidagai, langileen elkartasunaren ikuspegitik

Euskal Herriko esne sektorearen etorkizuna eztabaidagai, langileen elkartasunaren ikuspegitik


LABek antolatuta jardunaldia egin da Donostian, langileon ikuspegitik Euskal Herriko esne sektorearen egoera aztertzeko eta etorkizunaz hausnartzeko. Sektorearen egoera eta lan baldintzak bere osotasunean aztertu nahi izan dira, langile ikuspegi ahalik eta zabalena jasotzeko nahiarekin. Horregatik, eremu ezberdinetako ordezkariek hartu dute parte: esnea ontziratzen duten langileak, baserritarrak eta esnea garraiatzen duten garraiolariak, besteak beste. 

Esne sektorean lanean dabiltzan arlo ezberdinetako langileak elkarri bizkarra emanda ari dira, bakoitza berean. Ekimen honekin elkarren berri izatea bilatu du LABek, elkar ulertzea eta harremanetan sakontzea alegia, guztion lan baldintzak era berean hobetu eta sektorearen etorkizuna bermatzeko.

Jardunaldia aukera bikaina izan da gogoeta eta ikuspegi ezberdinak mahai beraren bueltan partekatzeko. LABetik ondorio nagusi bat atera dugu: ez da egia langile batzuren lan baldintzetan hobera egiteko beste batzuk kaltetu behar direnik. Baieztapen maltzur hori uxatzearekin batera, arduraz jokatuz, langileon elkartasunean sakontzea eta sektorearen etorkizuna bermatzea biak bateragarriak direla argi geratu da gaurkoan. Bateragarriak ez ezik, beharrezkoak ere bai.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

EAJk egoera zaurgarrienean dauden pertsonak etxegabetzeko Espainiako Gobernuarekin egindako akordioa salatzen du LABek

Akordio honekin maizterren eskubideen aurka egiten dute jeltzaleek, egoera ziurgabean dauden herritarrentzako inolako alternatibarik eskaini gabe.  EAJk Espainiako Gobernuarekin adostu du etxejabe txikiek egoera zaurgarrian...

Indarkeria matxistaren aurrean erantzun kolektiboak artikulatzen jarraitzeko borrokarako tresna berritua aurkeztu du Euskal Herriko Emakumeen* Mundu Martxak

LABek konpromisoa hartzen du honen zabalpenean. Autodefentsa feministako aldarrikapena izan da erdigunean eta indarkeria matxistei aurre egiteko protokoloa indartu eta ekarpen zein aldarrikapen politiko gisa. Protokoloa...

Euskaraz lan eta bizitzeko eskubidea bermatzeko aldarrikatu du LABek administrazio publikoen aurrean

Euskara administrazio publikoetan pairatzen ari den erasoei aurre egiteko eta euskaraz lan egin zein euskaraz artatua izateko eskubidea bermatzeko berme juridikoak aldarrikatzeko dinamikaren barruan...