2026-02-01
HomeZerbitzu PublikoakUdal eta Foru AdministrazioaEstatuko Gobernuak agindu, EAJk eta PSOEk men egiten dute Gasteizko Udalean

Estatuko Gobernuak agindu, EAJk eta PSOEk men egiten dute Gasteizko Udalean


Gasteizko Udalean EAJko Udal Gobernuak bake soziala nahi du legealdi osorako, eta patxadaz hartu dute. Gauzak horrela, urte beteko negoziaketak eta gero, forma onakin baina estatutik datozen inposaketei amen egiten dio. Hau salatzeko, Gasteizko Udaleko Langileen Batzordea langileekin batera, mobilizazioekin hasi da. 

Lortu dugu negoziazioa bi bloketan banatzea: murrizketak eta hitzarmena. Baina ez dago aurrerapauso nahikorik ez batean ez bestean.

Horregatik, Gasteizko Udaleko Langileen Batzordea langileekin batera, mobilizazioekin hasi da.

LABentzat funtsezkoak diren gaien inguruan (langileen egonkortasuna, enpleguaren sorrera eta zerbitzu publikoen eredua) bakarrik estatuko gobernuak baimentzen duena eskaintzen dute.

ā— Antzinatasuna modu egokian baloratzen duen LEP orokorra eskatu genuen. Baina bakarrik Madrilgo Gobernuak baimentzen dituen lanpostuak beteko direla esaten digute.

ā— Ez dago zerbitzurik lehengoratzeko konpromisorik, Madrilgo Gobernuak baimentzen ez duen langile kopuruaren handitzea ekartzen baitu.

ā— Zorraren aitortza politikoa eta bueltatzea proposatu genuen, baina Madrilgo Gobernuak ez duela “masa salariala” handitzea uzten esaten digute.

ā— Gertakizun profesionalak Mutuatik INSSera pasatzerik ez, Mutuei botere gehiago ematen dien estatuko legediari jarraiki.

EAJko Udal Gobernuak bake soziala nahi du legealdi osorako, eta patxadaz hartu dute. Gauzak horrela, urte beteko negoziaketak eta gero, forma onak baina estatutik datozen inposaketei amen egin.

Guzti horregatik, gaur egun sinesgarritasuna duen jarrera bakarra estatuaren injerentzien aurkakoa da LABen ustez. Are gehiago azken Espainiako hauteskundetan ateratako emaitzak ikusita. Borondate horren alde daudenek aliatu bat aurkituko dute LABen. Rajoyk eta besteek botatako apurren gainean oinarritzen den negoziazio sumisoaren aurrean, gure ekintza sindikala aurkituko dute.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EstaƱos Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako EstaƱos Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...

Espainiako Gobernu Ordezkaritzaren aurrean mobilizatu da LAB, milaka herritar etxegabetze arriskuan jarrita Madrilen ā€œezkutu sozialaā€ bertan behera utzi dutela salatzekoĀ 

Langileon aldeko politikak, Madrilek inposatu beharrean, Euskal Herrian hartzearen beharra aldarrikatu du LABek Bilbon; hala nola, etxegabetzeak geldiarazteko neurriak, pentsio justu eta duinak bermatzea...

LABek adierazten du Udalen sektorerako Udalhitz hitzarmeneko negoziazio mahaia deitu gabe eta blokeatuta dagoela azaroaren 7az geroztik

Udalhitzen blokeoa gainditzeko otsailean hasiko den mobilizazio dinamika bati ekingo dio LABek Urte bat igaro da EUDELen zuzendaritzak sektoreko sindikatuoi dei egin zigunetik eta mahai...