2026-09-21
HomeZerbitzu PublikoakZerbitzu SoziokomunitarioaEsku hartze sozialeko langileak lan baldintza duinak eskatu dituzte Iruñean

Esku hartze sozialeko langileak lan baldintza duinak eskatu dituzte Iruñean


LAB sindikatuak deituta, atzo Iruñeko Gaztelu enparantzan Nafarroako Esku Hartze Sozialeko langileak konzentrazioa egin zuten lan baldintzak arautuko dituen hitzarmen sektoriala galdegiteko.

Esku hartze sozialeko sektorea mugitzen hasi da. Bere baitan lanbide asko duen sektorea dugu, hala nola, harrera sozialeko zerbitzuak edo zerbitzu soziokomunitarioak, indarkeria matxista pairatu duten emakumeentzako zerbitzuak, oinarrizko zerbitzu sozialak, animazio soziokulturala, aisialdia, gizarte bazterketa arriskuan egon daitezkeen pertsonentzako zerbitzuak, aniztasun funtzionala duten pertsonentzako zerbitzuak…

Gizartearentzat berezko garrantzia duen lanbide honetako langileek hitzarmen sektorial batekin babesteko beharraz hitz egiten dute, egun erregulatuta ez dagoena, ezta aitortua ere. Gaur nonahi duinak ez diren lan baldintzak topatzen ditugu eta kontratatuak dauden langileentzako gehiegizko lan kargak.

Bestalde, Nafarroako Gobernuari %100aren gizarte klausulen aplikazioa galdegiten diote. Non, langileen subrogazioaren bermea, hitzarmena betetzeko derrigortasun klausula, lan kargaren araberako langile kopuru egokiaren bermea, diskriminaziorik gabeko kontratazioa, kontratuak zerbitzuen kostuaren azpitik egiten ez diren bermea, lan arriskuen prebentzioari dagokionez administrazioaren arduren hartzea eta Nafarroko bi hizkuntz ofizialen presentzia eta erabilpenaren bermea ziurtatuko diren.

Prozesu honen bidez, sektore honen lan baldintza duinak ziurtatuko genituzke eta subkontratazio administratiboa oinarria duen sisteman diru publikoaren kudeaketa eta inbertsio egokia lortuko genuke.  

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Sidenorren akordio markoaren negoziazioaren eratzea eten dadila eskatzen dugu, langileoi hitza emateko

Basauriko lan zentroan erreferenduma egitea eskatu dugu, marko horretan jarraitu beharko litzatekeen edo ez erabakitzeko.

Voestalpine Railway Systems JEZ-en langile baten diziplinazko kaleratzea salatzen dugu eta beldurra kudeaketa-tresna gisa erabiltzeaz ohartarazten dugu

Sindikatuaren ustez, erabakia justifikaziorik gabea eta neurriz kanpokoa da, eta ohartarazi du horrelako erabakiek presio giroa eta segurtasunik eza sortzen dutela langileen artean.

Ekialdebuseko lankide batek jasandako erasoa salatzen dugu

Ez da halako zerbait gertatzen den aldia, eta segurtasun arazoa salatu du Oarsoaldeko eta Bidasoaldeko autobus zerbitzuko LABek. Oraingoan E05 linean gertatu da, Errenteriako Beraungo anbulatorioaren parean.