2026-09-23
HomeIrakaskuntzaSukalde eta garbitzaileakEskola jantokietan beherapenik ez, enplegua bermatu

Eskola jantokietan beherapenik ez, enplegua bermatu

Eskola-jantokien zerbitzuaren esleipen prozesua amaitu da, baina amaiera ez da pozgarriegia izan ez langileentzat ezta kalitatezko zerbitzuarentzat. Egoera hau salatzeko gaur Eusko Jaurlaritzaren aurrean mobilizatu gara sukalde eta administrazioko langileen subrogazioa ziurtatu eta bermatu dezan eskatzeko.

Eusko Jaurlaritzak prozesu berritzaile eta ekitatiboa bezala aurkeztu zuen, zerbitzuaren kalitatea hobetzeko helburuarekin enpresa berriak sartzeko aukerarekin.

Amaitu da prozesua eta Eusko Jaurlaritzak ez ditu helburuok bete: ez da enpresa berririk sartu eta gainera, euretako bat (Gastronomia Baska) desagertu egin da esleipenen artean eta interes ekonomizista lehenetsi dute, prezioen jaitsiera nabarmena onartuz.

Gastronomia Baskako langileek arazo larria dute sukalde zentralean. Beste enpresa batzutara subrogatutako monitoreek enpresako langileen %60 suposatzen dute eta jangeletako zerbitzu osoaren galera (13.000 menu eguneko). Begirale hauek subrogatuak izango dira eta menuak beste enpresa esleidunetan prestatuko dira. Arazoa menuok prestatzen zituzten eta 700 begiraleen koordinaketa administratibo eta antolaketa kudeatzen zuten langileentzako da, ez baitute subrogaziorako eskubiderik.

Hori dela eta zuzenean interpelatu nahi ditugu Hezkuntza eta Enplegu Sailak euren erantzunkizuna nabarmenduz:

– Enpresa honetan eman den enplegu suntsiketaren aurrean, etorkizun larriarekin utziz.
– Bertako enpresei emandako babes apala, multinazionalak eta estatu mailako enpresak lehenetsiz.
– Kalitatearen aurretik prezioa lehenestea esleipen prozesuetan.

Hori dela eta, sektorean gehiengoa duen LAB sindikatuak Eusko Jaurlaritzari eskatuko dio, Sail bi horien bidez, sukalde eta administrazioko langileen subrogazioa ziurtatu eta bermatu dezan. 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Elkarlan zintzorako deia egin dugu Nafarroan lan mundua euskalduntzeko urratsak eman daitezen

LAB bidelagun izango gaitu ELAk, lan mundua euskalduntzeko konpromiso zehatzak eta elkarlanerako borondatea erakusten baditu; bestela, euskalduntzearen kaltetan izango da. Langileok euskaraz lan egiteko eskubidea...

SEULA enpresak kudeatzen duen kale garbiketa zerbitzuan sei greba egun deitu ditugu Aguraingo jaien bete-betean

Langileak urtarriletik dabiltza itun berri bat negoziatzeko saiakeran. Hilabete hauetan, enpresak negoziatzeko borondate eskasa erakutsi du, erantzunak atzeratuz eta bileretara benetako erabakitzeko ahalmena zuten pertsonak bidali gabe. Egoera horren aurrean, maiatzean Lan Harremanen Kontseilura jo behar izan genuen negoziazioa desblokeatzen saiatzeko.

LAB, SATSE, ELA, CCOO eta UGT sindikatuok mobilizazioak hasi ditugu Osakidetzan, lan eskubideak eta proposamen zehatzak eskatzeko

Gehiengo sindikalak ohartarazi du gaur egindako elkarretaratzeak mobilizazioen eta greben dinamikaren hasiera direla, eta Euskal Osasun Zerbitzuari eskatu dio negoziazioa atzeratzeari uzteko eta benetako konponbideak mahai gainean jartzeko.