2026-11-24
HomeZerbitzu PublikoakZerbitzu SoziokomunitarioaErregularizazioaren aldeko protestak Uribe Costa Elkartean

Erregularizazioaren aldeko protestak Uribe Costa Elkartean

ASOCIACIÓN URIBE COSTAko langileak Algortako Telletxe plazan kontzentratu ziren atzo langileen erregularizazioaren alde martxan jarritako kanpainaren baitan. Zuzendaritzaren jarrera salatu nahi izan zuten, negoziaketak apurtzeaz gain, ez baitu enpresa komitea hartzen Urtarriletik.

Langileek askotan aldarrikatu bezala, "asko dira konpontu beharreko arazoak". Elkarte honetako zuzendaritzak, ohiko komunikazioari uko egiteaz gain, langilego osoari muzin egin dio, zilegitasun falta egotziz.

Langileek gaurdaino egindako lanarekin gustora azaldu dira, jendearen parte hartzea eta langileen erantzuna azpimarratuz. Izan ere, borrokaldia hasi zirenetik, ia plantila osoak hartu du parte ekimenetan: asanblada ugari, egunero txartel erreibindikatiboa jantziz (baita gerentziarekin batzen direnean ere), INFOak erabiltzaileen familien artean banatuz, eta deituriko bi mobilizazioetan aktiboki parte hartuz.

{linkr:related;keywords:uribe+costa;limit:5;title:Albiste+gehiago}
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Osakidetzako EPEan 6.150 akats larri atzeman ditu LABek

LABek Osakidetzako zuzendaritzari eman dio akatsen berri, eta galderak kentzeko eskatu zion, baina egoerak, konpontzetik urrun, okerrera egin du: EPEaren 3. fasean akats larriak dituzten galderen proportzioa ia zazpi ehuneko handitu da.

Teknikarien sektorean langile borrokaren bidez lortu dugu patronala mugiarazi eta negoziazioa ahalbidetzea

Ikuskizunen eta ekitaldien sektorean 26 eta 27rako aurreikusita zegoen greba bertan behera geratu da gaur; izan ere, behin eta berriro negoziazioak geldiarazten edo oztopatzen ahalegindu den patronala mahaian eser dadin eta teknikarien lan-baldintzei buruz negozia dezan lortu dute langileek beren mobilizazioekin eta presioarekin.

Gipuzkoako helduen egoitzen hitzarmena #LortuDugu

Administrazio publikoko langileekiko ekiparazioaren aldeko urratsak eman eta arrakala murrizten du aurreakordio honek, LABek negoziazio hasieratik mahaian defendatu izan duen bezala.