2026-09-19
HomeIndustriaMetalgintzaEnpresa itxieren aurrean erakusten duten ekimen ezak erantzule egiten ditu instituzioak

Enpresa itxieren aurrean erakusten duten ekimen ezak erantzule egiten ditu instituzioak

Hilabetez hilabete, inbertsio funts eta multinazional handiak enpresak ixten ikusten ditugu Euskal Herrian, beste herrialdetara produkzioa eramanez merkeago ekoizteko, euren helburu bakarra akziodunen mozkinak handitzea delako. Hau ekiditeko bestelako politika industrila bat behar dela deritzo eta hau aldarrikatuz datorren larunbatean “Gure industriaren defentsan, por una política industrial real” lemapean Bilbon 12:00tan Jesusen Bihotzetik aterako den manifestazioan parte hartzeko deialdia egiten dugu.

Gobernuek, bai Espainiakoak eta baita Jaurlaritzak ere, kapital handi hauei abantaila fiskalak zein bestelakoak ematen dizkiete horrela jarraitu dezaten, euren irabaziak zerbait hobetuz, horrek enplegua sortu eta gure industria ehuna sendotuko duen itxaropenarekin. Baina horretarako inolako neurririk exijitu gabe.

Ez du ezertarako balio gerora negar egiteak itxiera bat dagoenean. Industria politika eraginkor batek egoerak aurrikusi behar ditu, eta horren arabera enpresen inbertsioa, berrikuntza, antolakuntza eta demokratizazioa, kualifikazioa, lan egonkorrak eta irabazien birbanaketa bilatzeko estrategiak bultzatu behar dira. Interes kolektiboa inbertsore pribatuen interesen gainetik egon behar da.

Ez dago instituzioen partetik ekonomiaren nazioarteratze prozesu honetan euskal esparru sozioekonomikoa bultzatzeko estrategia argirik. Ez dago nazioarteratze estrategia garatzeko estrategia endogenorik, ez dago instituzioek bultzatu nahiko luketen eredu sozio-produktibo ez industrial argirik. Ezta eredu berririk eraikitzeko bide edo ekarpenik. Azken finean, ez dago benetako industria politikarik.

Egoera honetan antolakuntza eta borroka da langileei gelditzen zaiguna. Multinazionalei tresna guztiak ematen dizkien lan legeriaren baitan, eta hauei aurre egiten ez dieten menpeko instituzioekin, langileoi gelditzen zaiguna borroka da. Gaurko borroka, biharko enplegua izango delako.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Sidenorren akordio markoaren negoziazioaren eratzea eten dadila eskatzen dugu, langileoi hitza emateko

Basauriko lan zentroan erreferenduma egitea eskatu dugu, marko horretan jarraitu beharko litzatekeen edo ez erabakitzeko.

Voestalpine Railway Systems JEZ-en langile baten diziplinazko kaleratzea salatzen dugu eta beldurra kudeaketa-tresna gisa erabiltzeaz ohartarazten dugu

Sindikatuaren ustez, erabakia justifikaziorik gabea eta neurriz kanpokoa da, eta ohartarazi du horrelako erabakiek presio giroa eta segurtasunik eza sortzen dutela langileen artean.

Ekialdebuseko lankide batek jasandako erasoa salatzen dugu

Ez da halako zerbait gertatzen den aldia, eta segurtasun arazoa salatu du Oarsoaldeko eta Bidasoaldeko autobus zerbitzuko LABek. Oraingoan E05 linean gertatu da, Errenteriako Beraungo anbulatorioaren parean.