2026-09-20
HomeZerbitzu PublikoakUdal eta Foru AdministrazioaEAJ eta PSEk Bilboko Udaleko Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuko baldintzak hobetuko lituzkeen...

EAJ eta PSEk Bilboko Udaleko Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuko baldintzak hobetuko lituzkeen mozioa blokeatu dute batzordean

Gaur Bilboko Udaletxeko Batzordea bildu da, pleno aurretik eman behar den urratsa. Etxez etxeko laguntza zerbitzuko langileek (Bilboko Udala da aipatu zerbitzuaren titularra), mozioa plenora eramatea defendatu dute. Horretarako, zerbitzuaren langileen sinaduren babesa izan dute. Zerbitzuaren kalitateari begirako hobekuntzak eskatzen zituen mozioak.

EAJk eta PSEk mozio hau plenoan eztabaidatzea blokeatu dute eztabaida eta egoera larrian dagoen zerbitzu honen konponbidea ekidituz.

2009. urteaz geroztik, udalak xedatu duen zerbitzu ordu kopurua etengabe urritu da, bete diren zerbitzu orduak %30 gutxiago izanik. Horrek ondorio kaltegarriak ekarri dizkie sorospenari eta lan arloari.

Gizarte eta laguntza arloari dagokionez:

• Gero eta handiago bihurtzen ari den talde bati eskaintzen zaion babes maila urriagoa izatea ekarri du; era berean, lanorduak urritzeaz gain, egiten den lan ordu bakoitzeko, eginkizun gehiago betetzen dira.
Lan arloari dagokionez, hamarkadetan, funtsezko eginkizun hau bete izan dugunok, ia denok emakumeak, urtez urte, enplegua eta lan eskubideen galera jasan dugu.

• Behin-behineko kontratuak dituzten langile pila bota dute lanetik, hauetako gehienak lege iruzurrean gainera. Behin-behineko langileak kontratatzeko politika oso gogoko dute enpresek. Hori dela-eta, malgutasun baliabidea erabili dituzte, lanaldi partzialak eta nahierara betetzen dituzten langileak kontratatuz, nahiz eta benetako ziorik ez dagoen, lege iruzurrean lotu diren, eta ezarri beharreko Hitzarmen Kolektiboan adierazten diren gutxiengoak betetzen ez diren. Gaur gaurkoz, enpresek uko egiten diote lege iruzurrean lotzen den kontratu mota hau legeztatzeari. Langileen Legezko Ordezkaritzarekin, langileentzat bermagarriak diren laneko poltsak adosteari ere uko egiten diote.

• Ez dira bermatzen kontratuaren arabera dagozkigun orduak. Horrela, gure baldintzak aldatu egiten dira, Hitzarmen Kolektibotik deslotuz eta horren ondorioz, soldata eta kotizazioa galduz. Beharginen portzentaje handi batek lanaldi partzialak betetzen ditu.

• Azken hiru urteotan, gure lan baldintzak okertzeaz gain, ia eros ahalmenaren %3a galdu dugu, 2013 eta 2015ean soldatak izoztu izanaren ondorioz. Salbuespena 2014. urtea izan zen, non lanaldi osoan zihardutenentzat hileko 8 €-tan eguneratu ziren.

• Enpresek beharginei eta beharginen Legezko Ordezkaritzari egin diete gertakizun arruntek eta lanekoek eragindako absentismo indize handiaren erantzule. Hala ere, haiek ez dute asmorik azaltzen euren betebeharrak betetzeko, ez eta langileei, lan egiteagatik ezelango minik jasan ez dezaten prebentzio neurri egokiak bermatzeko ere.

PNV eta PSEren jarrera honekin euren arduragabekeria erakusten dute oinarrizko zerbitzu publiko eta asistentzial honetan, zaintzaren krisian sakonduz.

Langileen ordezkariek, langileei gertatutakoaren berri emango diete eta mozioaren defentsa egingo dute hurrengo apirilaren 28an Bilboko udaletxearen aurrean, plenoa egingo den egunean.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Sidenorren akordio markoaren negoziazioaren eratzea eten dadila eskatzen dugu, langileoi hitza emateko

Basauriko lan zentroan erreferenduma egitea eskatu dugu, marko horretan jarraitu beharko litzatekeen edo ez erabakitzeko.

Voestalpine Railway Systems JEZ-en langile baten diziplinazko kaleratzea salatzen dugu eta beldurra kudeaketa-tresna gisa erabiltzeaz ohartarazten dugu

Sindikatuaren ustez, erabakia justifikaziorik gabea eta neurriz kanpokoa da, eta ohartarazi du horrelako erabakiek presio giroa eta segurtasunik eza sortzen dutela langileen artean.

Ekialdebuseko lankide batek jasandako erasoa salatzen dugu

Ez da halako zerbait gertatzen den aldia, eta segurtasun arazoa salatu du Oarsoaldeko eta Bidasoaldeko autobus zerbitzuko LABek. Oraingoan E05 linean gertatu da, Errenteriako Beraungo anbulatorioaren parean.