2025-12-18
HomeUncategorizedEnpresa batzordeen ehundaka eta ehundaka atxikimendu maiatzaren 30eko grebari begira

Enpresa batzordeen ehundaka eta ehundaka atxikimendu maiatzaren 30eko grebari begira

ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, HIRU, CGT eta CNT sindikatuok, hainbat eragile sozialekin batera, Maiatzaren 30erako greba orokorra deitu genuenetik, ehundaka eta ehundaka enpresa izan dira deialdi honekin bat egin dutenak. Atzo Eibarren eragile sozial nahiz sindikalek Hego Euskal herrirako Gutun Soziala eratze prozesurako eginiko asanblada, 4 hiriburuetako arratsaldeko manifestazio jendetsuak eta enpresetako atxikimendu hauek, denek itxuratu egiten dute euskal gizartearen erantzuna hainbeste bidegabekeria eta pobreziaren aurrean.

Gaurko egunerako 600 atxikimendutik gora jaso ditugu enpresa batzordeen izenean, eta etengabe zerrenda handitzen doa. Adibide gisa hona hemen batzuk: Gestamp, Ansola,Smurfitt, Gastronomia Baska, Funvera, CAF, Ayto Irun, Zardoya, Metro, Eusko trenbideak,EITB, Ayto. Bilbao, Virtisú, Petronor, Arcelor, CIE (zenbait lantoki),Beretta, Aratubo, JEZ, Ayto. Vitoria-Gasteiz, Dornier, Inabonos, Lácteos de NavarraAyto. Tudela, Casa Misericordia, Magoteaux, La Burundesa, Unipapel, Bellota,Berria, Selak, GKN, Ayto. Getxo, Ingeteam….

Sektore publikoari dagokionez, murrizketen jo puntuan dagoen sektorea izanik ere, oso esanguratsuak dira sektore ezberdinetako Pertsonalgo Batzordeak, Enpresa Batzordeak edota Sindikal Sailek greba deialdiari emandako sostengua eta atxikipena (hezkuntzan, osasungintzan, administrazio orokorrean, Toki eta Foru Administrazioan, garraioan, menpekotasuna artatzeko zerbitzutan…)

Honekin batera nabarmentzekoa da atxikimendu hauetako asko eta asko aho batez eman izan direla eta ordezkarien organoen gehiengoaren babesa izan dutela.
Argi ondorioztatu daiteke langileen artean nabarmen ikusten dela erantzuteko premia inposaketa eta erreforma guztien aurrean. Berriro ere animatzen ditugu langile guztiak Maiatzaren 30ean kalera irtetera, Euskal Herrian murrizketarik ez ditugula onartzen esateko, alternatibak ditugula eta Euskal Herrirako eredu propio baten alde borrokatuko dugula.

Bestetik, enpresa eta lan zentroetan asanbladak eta bozketak egiten ari dira grebara irteteko asmoz. Momentuz datuak oso positiboak dira, nahiz eta esan beharra dagoen bozketa gehienak datorren astean egingo direla.

Greba arrakastatsua aurreikusten dugu, eskualdez eskualde eta sektorez sektore geroz eta atxikipen gehiago jasotzen ari baita grebaren deialdia. Greba orokorrerako atarian gaudelarik, ehundaka eta ehundaka enpresa txiki eta ertainek ere baiezkoa eman diote grebaren deialdiari, Maiatzaren 30eko greba orokorrerako bere ekarpena gehituaz.

Greba orokorra Euskal Herrian inposatu nahi diren murrizketa guztien kontrako aldarri zabala izango da, bai grebara irtengo diren milaka eta milaka langileren konpromisoagatik, bai eta kaleak beteko dituen mobilizazio sozial erraldoiagatik. Erasoei buelta emateko eta bestelako politika batzuk aldarrikatzeko mobilizazio soziala ezinbestekoa dela azpimarratu dugu behin eta berriro.

Hori dela eta, berriro deitzen ditugu herritar guztiak datorren Maiatzaren 30ean kaleak bete ditzagun.

Grebara deitu dugunok euskal langileen eta gizartearen eskubideekiko dugun konpromisoa berresten dugu eta irmo arituko gara eraso guztien aurrean. Konpromiso hori indarturik aterako da Maiatzaren 30ean.

Bilbon, 2013.eko maiatzaren 26an

ELA LAB STEE-EILAS ESK EHNE Hiru CGT CNT

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Euskarari pizkunde berri bat emateko, LABek ere abenduaren 27an Miribilla betetzera dei egiten du

Euskara larrialdi linguistikoan dagoela gero eta nabarmenagoa da. Gero eta ikerketa gehiagok agerian uzten dute euskarak ez duela etorkizuna ziurtatuta. Hau da, aldaketa sakonik...

LABek langileen etorkizuna argitzeko eskatu die Arcelor AMDS eta enpresa batzordeari

LAB sindikatuak salatu du langileen etorkizunari buruzko informazio falta nabarmena dagoela Arcelor AMDSek Legasako lantokiaren itxiera-prozedura abiatu zuenetik, eta UGTk —langileei inolako kontsultarik egin...

Ekintza sindikal antirrazistaren aldeko apustua berresten du LABek Pertsona Migranteen Nazioarteko Egunean

Gaur, Pertsona Migranteen Nazioarteko Egunean, eta egunero, lankide hauei aitortza egin nahi diegu LABen, euskal ekonomiaren funtsezko sektoreei oso lan-baldintza txarretan eusteagatik, eta, batez ere, Euskal Herriko herri, auzo eta lantokietan egindako ekarpen sozial, kultural eta politikoari balioa eman nahi die.