2026-09-19
HomeUncategorizedEnplegu Sailburuordearen dimisioa exijitzen dugu

Enplegu Sailburuordearen dimisioa exijitzen dugu


LAB sindikatuak guztiz arbuiatu nahi ditu atzo Jose Andres Blasco Enplegu Sailburuordeak egin zituen adierazpenak. “Nire seme-alabei okurritu ere ez zaie egiten Lanbiden lana bilatzea”. Adierazpenon larritasunaren aurrean, Lanbiden ordezkaritza dugun sindikatu guztiak gaurko deituta zegoen jarraipenerako batzorde teknikotik altxatzea erabaki dugu. Denbora daramagu organo honen funtzionamendu eskasa salatzen.

Gure ustez, adierazpen hauek argi erakusten du Iñigo Urkullu lehendakari duen Gobernu honek zerbitzu publikoen alde orokorrean, eta langabezia bezalako gai garrantzitsu bat esparru publikotik kudeatzearen alde zehazki, egiten ari den apostu eskasa. Gainera, adierazpen hauek orain arte LABek egin dituen salaketak berresten ditu. Langile faltagatik, diseinatutako ereduagatik eta Lanbideko Zuzendaritzak hartutako beste erabaki batzuengatik, zailtasun handiak daude organismo autonomo honen sorrera eragin zuten zerbitzuak eskaintzeko.

Hitz hauek Gobernuak dituen asmoen isla garbia dira. Langabezia egoeren kudeaketa bezain gai delikatua interes pribatuen esku utzi nahi dute, azpikontratazio eta kanporatze bidez. Adierazpenok kolokazio agentzia batek antolatutako foro baten eta euskal enpresarien aurrean egin zituen.

Onartezina iruditzen zaigu Lanbideko langileek lana auzitan jartzea. Egunero betetzen dituzte euren funtzioak oso zailak diren baldintzetan, langabeziatik eratorritako arazoei konponbidea eman nahian. Lanbidek arazoak ditu, hori hala da, baina hauek zerbitzu hau arlo publikotik kudeatzeko Gobernuak egiten duen apustu eskasetik datoz. Honi lehentasuna eman beharrean, zuzendari eta kolokazio agentzietako kudeatzaileak langabezia bezalako arazo sozial batekin aberastea lehenesten da.

Ondorioz, Enplegu Sailburuordearen berehalako dimisioa exijitzen dugu eta baita Lanbideko Zuzendaritzak eta Enplegu Sailak kalitatezko zerbitzu publikoa eman dezaten beharrezko neurriak hartzea.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Sidenorren akordio markoaren negoziazioaren eratzea eten dadila eskatzen dugu, langileoi hitza emateko

Basauriko lan zentroan erreferenduma egitea eskatu dugu, marko horretan jarraitu beharko litzatekeen edo ez erabakitzeko.

Voestalpine Railway Systems JEZ-en langile baten diziplinazko kaleratzea salatzen dugu eta beldurra kudeaketa-tresna gisa erabiltzeaz ohartarazten dugu

Sindikatuaren ustez, erabakia justifikaziorik gabea eta neurriz kanpokoa da, eta ohartarazi du horrelako erabakiek presio giroa eta segurtasunik eza sortzen dutela langileen artean.

Ekialdebuseko lankide batek jasandako erasoa salatzen dugu

Ez da halako zerbait gertatzen den aldia, eta segurtasun arazoa salatu du Oarsoaldeko eta Bidasoaldeko autobus zerbitzuko LABek. Oraingoan E05 linean gertatu da, Errenteriako Beraungo anbulatorioaren parean.