2026-03-18
HomeZerbitzu PublikoakEnplegu PublikoaEnplegu Publikoaren Legea bertan behera uzteko helburuz mozioak aurkeztuko ditugu langile batzordeetan

Enplegu Publikoaren Legea bertan behera uzteko helburuz mozioak aurkeztuko ditugu langile batzordeetan

Urrian egin zen Funtzio Publikoaren Euskal Kontseiluaren bileraren ondoren LABek Euskal Enplegu Publikoaren legearen aurreproiektua atzera botatzeko ekimenak aurrera eramango zituela iragarri zuen. Bada, gainontzeko sindikatuekin hitz egin ondoren aste honetan bertan mozioak aurkeztuko ditu EAEko administrazio publikoetako langile batzordeetan. Hain zuzen ere hainbat oinarrizko arrazoi zerrendatzen dira legea aurrera joan ez dadin.

Modu honetan bai legea atzera botatzearen garrantzia zein oinarrizko arrazoi horiek langile guztiekin partekatu nahi ditugu, eta lehen urratsa eztabaida langile batzordeetara eramatea dela ikusten dugu egokien. Horrela gogoeta ahalik eta erakunde gehienetara eta langile gehienetara iritsiko delakoan dago LAB.

Beraz, ohar honen bidez sindikatu guztiei eta langile publiko guztiei dei egiten diegu mozioarekin bat egin dezaten, langile eta zerbitzu publiko guztientzako berebiziko garrantzia duelako.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Korrikan masiboki parte hartzera dei egiten die LABek euskal langileei

Hainbat kilometro erosi ditu LABek, eta bere kidegoa aktiboki ari da parte hartzen Korrikaren antolaketan, izan tokian tokiko batzordeetan zein lantegietan. Orain, errepidera salto egiteko garaia da. Horregatik, bihartik aurrera euskararen aldeko olatua indartzera dei egiten die LABek euskal langileei.

LABek burujabetza, ekonomiaren kontrol publikoa eta gutxieneko soldata propioa eskatzen ditu lan eta bizi baldintza duinak hemen ziurtatzeko

Kontseilu Ekonomiko eta Sozialak (KES) ezohiko bilera egin du Irango gerrak Nafarroan izan duen eragina aztertzeko eta maila ekonomiko eta sozialean izan dituen ondorioak...

LGS propio baten aldeko jendartearen aldarriak gobernuak eta patronalak behartu behar ditu aurrera egitera, berehala ezar dadin

Grebaren arrakastak eta mobilizazio masiboek erakusten dute euskal jendarteak ez duela amore emango 1.500 euroen aldarrikapenean. LAB, ELA, Steilas, Etxalde eta Hiru, M17aren ondoren: “Gaur atzo baino indartsuagoak gara, ez gara geratuko helburua lortu arte”.