2026-01-24
HomeEkintza SozialaPolitika publikoakEnplegu publikoaren euskal legearen zirroborroa bertan behera uzteko eskatzen du berriz ere...

Enplegu publikoaren euskal legearen zirroborroa bertan behera uzteko eskatzen du berriz ere LABek

Jaurlaritzak Mahai Orokorraren bilera deialdi berria luzatu zuen atzoko Enplegu Publikoaren Euskal Legearen aurreproiektuaren harira. Oraingoan ere LAB ez da bilera horretara azaldu, eta berriro ere exijitzen dio Jaurlaritzari lege aurreproiektua atzera bota eta Legebiltzarrean aurkeztu ez dezan.

Aurreproiektu honek, bere edukietan, estatuko oinarrizko legearen menpekoa izanik zerbitzu publikoetako langileen lan harremanen araudi merkantilista, jerentzial indibidualizatzailea ezartzen du, eta formetan sindikatuekiko negoziazio-antzespen txar hutsa baino ez da izan. Aurreproiektuak, sindikatu guztien – baita negoziazio faltsu honetan parte hartzen ari diren sindikatuen – gaitzespen zorrotza jaso du.

Gauzak horrela, LABek berriro ere exijitzen du aurreproiektu hau ez dezatela inposatu eta bertan behera utzi dezatela, eta benetako negoziazio prozesu berri bat abian jarri dezatela bertoko gehiengo sozial eta sindikalak adostutako ezaugarrien araberako enplegu publikoaren eredu propioa egiteko.

Jaurlaritzak, babes sindikal eta sozialik gabeko aurreproiektu hau, Legebiltzarrera eramatean erabakiko balu, honen kontra mobilizatzera deituko du LABek, azken batean lege hau onartuko balitz, zerbitzu publikoetako langileen lan harremanak hamarkada luzeetarako negoziazio kolektiborako eskubiderik gabe egoteaz gain, eredu jerentzial eta indibidualistaren menpe geratuko liratekeelako, eta hau zerbitzu publikoetako langileen kaltetan izateaz gain zerbitzu publikoak beraiek are gehiago ahulduko ditu.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

1.500 ordezkari baino gehiago elkartu ditu LABek egunotan, martxoaren 17ko greba orokorra lantzeko

Greba orokorrerako deia herriz herri, auzoz auzo eta lantegiz lantegi ari da zabaltzen LAB. Egunotan, eskualdez eskualde batzarrak egin ditu, eta ehunka ordezkari elkartu ditu.

Arabako ardogintzako hitzarmena berritzeko mahaia osatu da

Gaur, Urtarrilak 23, negoziazio berria martxan jarri da, LAB-ek gehiengoa duen sektorean. Bilera honetan, aurreko hitzarmenak jasotzen zuen KPI berrikuspen klausula dela eta, %2ko igoera...

Martxoak 3: langile memoria zaindu eta sindikalismo soziopolitikoari eusteko deia egin du LABek

Martxoaren 3aren urteurrenaren harira, egitarau oparoa antolatu du LABek, hitzordu nagusia martxoaren 3ko ekitaldi nazionala eta mobilizazioa izango dituena. Duela 50 urte nola, sindikalismoak...