2026-08-02
HomeZerbitzu PublikoakEnplegu PublikoaEnplegu publikoa egonkortzeko aurrekontuak aldarrikatuko ditugu

Enplegu publikoa egonkortzeko aurrekontuak aldarrikatuko ditugu

Eusko Jaurlaritzak prestatutako aurrekontuek ez diote enplegu publikoaren arazo larriari heltzen, eta lan baldintzen eta zerbitzuen kalitatearentzat beste atzerapauso bat adierazten dute. Izan ere, ez dute jasotzen 20.000 lanpostu egonkortzeko, erosahalmena berreskuratzeko, administrazioak euskalduntzeko edota aukera berdintasun plan eraginkorrak garatzeko diru-sail egokirik. Bide horretatik hain zuzen, arreta ratioek, itxaron zerrendek eta zerbitzu publikoen kalitatea orokorrean gainbehera doaz.

Gogoratu beharra dago Europako Sententziak deitutakoek kontratazioen iruzurrarekin amaitzera eta egonkortasuna bermatzera behartzen dituela administrazioak. Argi frogatuta gelditzen da Jaurlaritzak bere aldetik ekimenik hartzeko borondaterik ez daukala, eta soilik behartuta sentitzen denean hartzen dituela neurriak. Mahai Orokorraren antzerkia alde batera uzteko eta eduki eta egutegi zehatzarekin bilera berria dei dezan exijitzen diogu Jaurlaritzari.

Kasu honetan Eusko Jaurlaritza eta EAJ Madrilek eta Estrasburgok zein neurri hartuko zain gelditzen dira konponbidea etxean bilatu gabe, eta langileon ordezkariekin negoziatzeko batere asmorik gabe. Horrela, LABek bere burua mobilizazioen eta epaitegien bideak abiatuta, dagoeneko 279 langileren salaketak ditu prestaturik. Kaleratzeak edota kontratu amaierak ematen jarraitzen duten neurrian zifra horrek handitzen jarraituko du.

LABek beti salatu izan du dirua egon badagoela eta hobeto banatzea badagoela, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak jasotzen duen bezala. Goi karguen gastua handitzeko, pribatizazioen negozioa mantentzeko, AHTa, bankuen zorra ordaintzeko… EAJk ez du arazorik. Zerbitzu publikoak garatzeko eta langileon lan baldintza duinak bermatzeko bai ordea.

Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako aurrekontuen osoko emendakinak eztabaidatzeko egunean, Martxoaren 30ean LABek mobilizazio berezia egingo du Gasteizko parlamentuaren aurrean 10:30etatik 12:00etara, «Dirua egon badago, aurrekontuak zerbitzu publikoetarako» lelopean.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Helegiteak aurkeztu dizkiegu 1.200 milioitik gorako kostu estimatua duten anbulantzien makro-esleipenei, eta pribatizazioaren aldeko apustua salatzen dugu

Sindikatuak errekurtso berezi bat jarri du Osasun Sailaren pleguen aurka, Oinarrizko Bizi Euskarriko eta Garraio Programatu eta Hitzartuko zerbitzuei dagokienez. Bestalde, salatu du Alberto MartĂ­nez sailburuak Osasun Planaren ildoak alde batera uzten dituela, gizartearen eskaerari entzungor egiten diola eta beste autonomia-erkidego batzuetan osasun-zerbitzuen kudeaketa publikoa berreskuratzeko izandako esperientzia arrakastatsuak ere baztertzen dituela, lan-arloko ez-betetzeengatik ezagunak diren enpresa piratak saritzen jarraitzeko.

Patronalak Bizkaiko Arrain Kontserben eta Gazituen hitzarmenerako proposamen bat aurkeztu du, eta LABek langileen erabakipean jarriko du

Proposamenean jasotzen diren aurrerapenak urte eta erdi baino gehiagoko negoziazioaren emaitza dira, eta, batez ere, langileen egindako borrokaren eta greben ondorio dira.

Hezkuntza Sailak udal haur eskolei finantzaketa kentzeko aldebakarrez hartutako erabakiaren aurrean, bertako langileak babesten dituen akordioa lortu du LABek

Andoaingo, Usurbilgo, Oiartzungo, Ordiziako, Aretxabaletako eta Gaubeako langileek bertako haur hezitzaile izaten jarraitzeko akordioa sinatu du LABek; ez da kaleratzerik egingo, eta karrerako funtzionarioek tokiko administrazioan haien izaerari eutsiko diote jubilatu bitarte.