2026-11-06
HomeEkintza SozialaEnergia sektorearen jabetza eta kontrol publikoa beharrezko jotzen ditugu

Energia sektorearen jabetza eta kontrol publikoa beharrezko jotzen ditugu

Elektrizitatearen prezioa goraka doa etengabe eta oligopolio elektrikoa langileon pobretzearen kontura aberasten ari da. Honen aurrean, energia sektorearen jabetza eta kontrol publikoa beharrezko jotzen ditu LABek.

Energiaren ekoizpen eta merkaturatzearen pribatizazioak espekulazio eremu bihurtu du oinarrizko behar bat dena, gero eta pertsona gehiago pobrezia energetikoko egoeran dauden bitartean. Horren aurrean gainera, instituzioetatik eragiteko gaitasuna erabat hustuta dago.

Zergak bertan behera utzi edo murriztea bezalako neurriak ez dira baliozkoak izan igoerari aurre egiteko, fakturaren zati oso txikia dira eta enpresen irabaziak ukitu beharrean diru publikoaren bidez egiten da. Sistema bidegabe hau zalantzan jartzen duten neurriak beharrezkoak dira. Zentzu horretan gasaren prezioa denbora baterako mugatzea, “zerutik eroritako irabaziak”(enpresek dituzten irabaziak energia merkeena gasaren prezioan ordaintzen dugulako) mugatzeko legea, edo berriztagarrien primak fakturatik ateratzeko Jasangarritasun Funtsaren sorrera neurri interesgarriagoak izan daitezke. Hala ere, egiturazko neurriak hartu behar dira egoera honi aurre egiteko.

Argindarraren oligopolioa aberasten den eta ekologikoki jasangaitza den sistema baten, trantsizioa ezin da oligopolio horren esku egon. Horregatik:

  • Prezioen igoera mugatu eta hornukuntza bermatu egoera zaurgarrian dauden pertsonei. Igoera langileok ordaindu ez dezagun mobilizazioetan parte hartzeko deia egiten dugu.
  • Krisi ekologikoari aurre egiteko estrategiak garatzeko sektore energetikoaren jabetza eta kontrol publikoa. Enpresa publiko baten sorrera aukera bat izan daiteke EBko beste herrialde batzuetan ikus daitekeen bezala. Honako helburuekin lan egin:
    • Gehiegizko kontsumodun sektoreak mugatu eta bizitzeko beharrezkoa den energia hornikuntza bermatu.
    • Sorkuntza berriztagarria bultzatu, makro-proiektuen aurrean deszentralizazioa bultzatuz.
  • Euskal Herriaren energia burujabetzarantz. Norabide horretan doazen egitasmo eta proiektuak bultzatuz.

LABek bat egiten du bihar Bilbon egingo den mobilizazioarekin eta bertan parte hartzeko deia egiten die langileei. Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak eta Ekologistak Martxan-ek deituta, Euskadi plazan izango da mobilizazioa, 19:00etan, “No al tarifazo de la luz. Iberdrola errudun!” lemarekin.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Greba orokorraren egunean 70 herritan baino gehiagotan egingo ditugu manifestazioak arratsaldez

Goizez iragarritako manifestazioez gainera, arratsaldeko hitzorduen berri eman dugu gaur Bilbon eta Iruñean eginiko agerraldietan. Herrialdeetako hiriburuei dagokienez, mobilizazio guztiak 18:00etan abiatuko dira. Bilbon, Plaza Eliptikotik; Donostian, Bulebarretik; Gasteizen, Andre Maria Zuriaren plazatik, eta Iruñean, Baluartetik.

Santurtziko portuan larrialdi zerbitzuak eskura izatea hil ala biziko kontua da

Bilbo Portu instalazioetan lan-osasunaren arloan gertatu diren azken istripu larrien aurrean, hemen ordezkatuta gauden erakundeok, Bilboko Portu Agintaritzari zuzendutako salaketa publikoa egitea erabaki dugu, hura baita Portuko industria-esparru osoaren kudeaketaren, antolamenduaren eta segurtasun integralaren arduradun gorena.

Enplegu-Erregulazio Espedientea erretiratzeko eta Mallabiko lantegia ixteari alternatibak bilatzeko exijitu diogu Enerpac enpresari, lehengo Larzep

Enpresak 43 langile kaleratzeko asmoari eusten dio, baina ziurtatu du hirugarren baten proposamen serio bat baloratzeko prest egongo litzatekeela ziurtatu du. LABek Enplegu-Erregulazio Espedientea (EEE)...