2026-10-08
HomeEmakumeakMartxoak 8Emakumeok erabaki dugu: Demokrazia eta justizia soziala. Zapalkuntzaren aurka eredu berri bat

Emakumeok erabaki dugu: Demokrazia eta justizia soziala. Zapalkuntzaren aurka eredu berri bat

LAB sindikatuak Martxoaren 8an Emakumeon Batzar Orokorra burutuko du lan erreformak emakumeongan izango dituen ondorioak azaldu eta martxoaren 29an kalera ateratzearen garrantzia azpimarratzeko. Batzarra Iruñeako Gurutze Plazako Institutoan izango da goizeko 10:00etan eta bertan Ainhoa Etxaide, Garbiñe Aranburu eta Zaloa Ibeas-ek hartuko dute hitza.

Batzarraren ostean, 12:00etan, manifestazioan abiatuko dira Gurutze Plazatik PPren egoitzaraino da.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Euskal Herrian azaroaren 11rako greba orokorra deitzea proposatuko dio bihar bere Nazio Biltzarrari

Eragile sindikal eta sozialekin deialdi bateratuaren alde egindako lanaren ondorioz eta Espainiako Estatuko Maizterren Konfederazioarekin harremanetan egon eta gero, azaroaren 11n etxebizitza eskubidearen eta soldata duinen aldeko greba orokorra antolatzeko erabakia proposatuko dio LABek bere Nazio Biltzarrari bihar arratsaldean.

FVEMi aitzakiak amaitu zaizkio, LABek eta gainerako sindikatuok plataforma bateratua aurkeztu dugu Bizkaiko metalgintzaren hitzarmenean

Gaur Bizkaiko metalgintzaren hitzarmenaren negoziazio-mahaiaren bederatzigarren bilera egin da. Bilera honetan, LABek, negoziazio-mahaian ordezkaritza dugun gainerako sindikatuekin batera, hitzarmenerako plataforma bateratua aurkeztu dugu. Horrekin,...

Osakidetzako langileek elkarretaratzeak egin dituzte lehen arretako zentroetan beren aldarrikapenei erantzungo dieten proposamen zehatzak eskatzeko

Irailaren 30ean egindako bileran, Osakidetzako zuzendaritzak mahai sektorialeko sindikatuoi bidalitako proposamena aurkeztu zigun. Lan Baldintzak Arautzen dituen Akordioaren lehen zirriborroa bat da eta dokumentuak...