2026-03-18
HomeZerbitzu PublikoakZerbitzu SoziokomunitarioaElkarkideko zuzendaritzak langileen aldarrikapenak onartu ditu

Elkarkideko zuzendaritzak langileen aldarrikapenak onartu ditu

Lorpen gutxiko urte bateko negoziazioen ondoren, 13 eguneko lanuzte eta mobilizazioen ostean, hainbat orduko negoziazio mahaiaren bilera eta gero, aurreakordioa lortu dugu enpresarekin.

Atzoko egunean langile asanblada burutu dugu eta aurreakordioari babes handia helarazio dio langileriak. Honakoak izan dira bozketen emaitzak:

• Bai: 60
• Ez:10
• Txuri: 9
• Baliogabe: 1
• Partehartzea: 80 langile

Aurreakordioaren puntuak hauek dira:

• Iraupena: 4 urte. 2017, 2018, 2019 eta 2020.

• Soldata igoera:
â—¦ Enplegu zentru berezian: 2018ko urtarrilak 1etk aurrera, iraupena bitarte.
â–Ş Behargin eta laguntzaileak: AurrekourtekoKPI+%1
â–Ş Beste guztentzat: Aurreko urteko KPI +%0,5

â—¦ Zentru okupazionala: Jardunaldi jeitsierak 2018 eta 2019an.
â–Ş 2017: 1650 ordu.
â–Ş 2018: 1642,5 ordu.
â–Ş 2019-2020: 1635 ordu.

• Gehigarriak: Berreskurapena enplegu zentru berezian azarotk aurrera.
â—¦ Aterpez kanpoko langileak:
â–Ş 2018: 15€ (14paga)
â–Ş 2019: 18€ (14paga)
â–Ş 2020: 22€ (14paga)
â—¦ Industriagune barnekoak: 15€ (14 paga)

• Aldi baterako ezintasunaren osagarria:
â—¦ Enplegu zentru berezian: Lehen hiru egunen osagarri igoera %50tik% 70ra.

• Malgutasuna:
â—¦ Enplegu zentru berezia: 70ordutatik 40ra jaiitsi.
â—¦ Zentru okupazionala: 27 ordutatik 20ra jaitsi.
• Azaroan izandako hiru lanuzte partzialen soldatak ez kentzea.

Oso balorazio positiboa egiten dugu lortutako akordioaz. Elkarkideko langileriak borrokaz eta jarrera eredugarri bat erakutsiz, hitzarmen duin bat irabaztea lortu du. 13 egun luzez, euri, hotz eta eguraldi kaskarrari aurre eginez, oztopoak oztopo, ilusioz eta irudimenez lortu dute.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

LABek burujabetza, ekonomiaren kontrol publikoa eta gutxieneko soldata propioa eskatzen ditu lan eta bizi baldintza duinak hemen ziurtatzeko

Kontseilu Ekonomiko eta Sozialak (KES) ezohiko bilera egin du Irango gerrak Nafarroan izan duen eragina aztertzeko eta maila ekonomiko eta sozialean izan dituen ondorioak...

LGS propio baten aldeko jendartearen aldarriak gobernuak eta patronalak behartu behar ditu aurrera egitera, berehala ezar dadin

Grebaren arrakastak eta mobilizazio masiboek erakusten dute euskal jendarteak ez duela amore emango 1.500 euroen aldarrikapenean. LAB, ELA, Steilas, Etxalde eta Hiru, M17aren ondoren: “Gaur atzo baino indartsuagoak gara, ez gara geratuko helburua lortu arte”.
00:02:32

105.000 lagun inguru Hego Euskal Herriko kaleetan, LGS propioaren alde

Martxoaren 17ko Greba Orokorraren arrakasta berretsi da mobilizazio masiboetan: Bilbo (45.000), Donostia (30.000), Gasteiz (15.000), Iruñea (10.000), Eibar (4.000) eta Tutera (600). Arratsaldeko mobilizazioak Eguerdiko mobilizazioak Goizeko...