2026-02-02
HomeZerbitzu PublikoakKomunikabideakEITBko LABek Greziako telebista publikoaren itxiera eta beste komunikabideetan ematen ari diren...

EITBko LABek Greziako telebista publikoaren itxiera eta beste komunikabideetan ematen ari diren murrizketa larriak salatu ditu

Krisia edo lapurreta finantziaroaren aitzakia pean gobernuak neurri onartezinak inposatzen ari dira Europar Batasunean. Estatu espainiarrean ezagunak dira hainbat telebista publikotan hartu diren kaleratze neurriak medioen kontrol politikoa bermatzeko, edota besterik gabe dirua “aurrezteko”.

Ustezko aurrezpena Madrilek bankuekin hartu duen zorra kitatzen laguntzeko edota zuzenean kudeaketa esku pribatuetan uzteko erabiltzen da, beste zerbitzu publikoekin gertatzen den bezala. Azken kasua Catalunyan eman da, non 300 langile kaleratzeko EEE bat aurkeztu berri duen Corporació Catalana de Mitjans Audiovisuals delakoak.

Askoz ere larriagoa da Grezian gertatutakoa. Hain zuzen ere Troikaren morroi den gobernuak telebista publikoa erabat ixtea erabaki baitu. Aitzaki eta eufemismo zurrunbilotik garbi gelditzen da han ere zerbitzu publikoak Kapitalaren esku uzteko estrategia, baina kasu honek badu beste konponente politiko bat, komunikabide publikoek edukitzen ohi dutena, komunikazioaren kontrola alegia. Gobernuak komunikabidea erabat eraitsi eta berriro abiatuko omen du beste proiektu bat, gertuagoko profesionalekin jakina. Hala, txalogarria da bertako langileek hartutako erabakia, borrokatu eta boterearekin kritikoak diren emanaldiekin jarraitzea.

Salaketa hauek aprobetxatuz ez dugu EITB aipatu gabe utzi nahi. Izan ere %26ko diru murrizketa egitea erabaki baitu Urkulluren gobernuak. Sektorean eta azpikontratetan kaleratzeak eta EEEak ematen ari dira (Sodexo, M4F…), eta Etxe barruan behin-behineko kontratazioak amaitzeaz gain (Eusko Irratian kolpez, ETBn ttanttaka…), ez dute plantilla benetan mantentzeko asmorik, soilik kontratu finkoak antza. EITB eta sektore osoaren berregituraketa inposatu nahi du Urkullu-Ortuzarren gobernua-alderdiak, eta helburua soilik ekonomikoa ala politikoa ere baden ez dago garbi, biak ala biak onartezinak beti ere.

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Tubos Reunidoseko enplegu suntsiketa oro gaitzesten du eta enpresari zein erakundeei erantzukizunak eskatzen dizkie

LABek erabat gaitzesten du Tubos Reunidoseko zuzendaritzak Amurrioko eta Trapagarango lantegietan iragarritako EEEa. Ez dugu onartzen egoera koiuntural baten eta erabaki estrategiko okerren kostua langileei...

Euskaraz lan egiteko eta bizitzeko eskubidea bermatzeko exijitu du LABek administrazio publikoen aurrean

Hego Euskal Herriko administrazio publikoetan euskarak gaztelaniak dituen eskubide berberak izan ditzan aldarrikatu du LABek Bilboko, Donostiako eta Gasteizko administrazio publiko nagusien aurrean. Iruñean...

Estaños Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako Estaños Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...