2026-09-22
HomeZerbitzu PublikoakKomunikabideakEITBko hitzarmenaren defentsa egin dute Gasteizen

EITBko hitzarmenaren defentsa egin dute Gasteizen

«Lan hitzarmenak defendatuz» lelopean bi elkarretaratzen egin dituzte gaur EITBko berrogeitik gora lagunek Gasteizen, lehena EITBren egoitzaren aurrean egin dute, eta bigarrena Lehendakaritzaren egoitzan. 

Berri batek ordezkatu artean EITBko Zuzendaritzak oraindik ez du ETB, EI eta EITBko Lan Hitzarmenen indarraldiak bermatuko duen konpromisorik hartu, eta langileek mobilizazio egutegiarekin jarraituko dutela adierazi dute.

Datorren asteartean, hilak 26, ETBko lan hitzarmena urratzeagatik Bilbon dagoen EAEko Epaitegi Nagusian epaiketa dela eta, 11:30etan kontzentrazioa egingo dute. Egun berean, arratsaldez, EITBko administrazio kontseiluaren bilera dela eta, beste mobilizazio bat iragarri dute EITBren egoitzaren aurrean.
 

LAB sarean
{module[111]}

       

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Bilboko Udalaren eraikinetako garbitzaile azpikontratatuek beste greba ziklo bati ekin diote

Gaur goizean manifestazioa eta elkarretaratzea egin dituzte, eta datozen egunetarako ere hainbat hitzordu iragarri dituzte.

Sidenorren akordio markoaren negoziazioaren eratzea eten dadila eskatzen dugu, langileoi hitza emateko

Basauriko lan zentroan erreferenduma egitea eskatu dugu, marko horretan jarraitu beharko litzatekeen edo ez erabakitzeko.

Voestalpine Railway Systems JEZ-en langile baten diziplinazko kaleratzea salatzen dugu eta beldurra kudeaketa-tresna gisa erabiltzeaz ohartarazten dugu

Sindikatuaren ustez, erabakia justifikaziorik gabea eta neurriz kanpokoa da, eta ohartarazi du horrelako erabakiek presio giroa eta segurtasunik eza sortzen dutela langileen artean.