2026-03-17
HomeZerbitzu PublikoakIrakaskuntzaEAEko eskola-jantokien kudeaketarako arauaren aurrean, greba eta mobilizazioak deituko ditugu apirilean eta...

EAEko eskola-jantokien kudeaketarako arauaren aurrean, greba eta mobilizazioak deituko ditugu apirilean eta hezkuntza komunitatea zein eragileen parte hartzea sustatuko dugu

LAB, UGT eta CCOO sindikatuok, apirileko bigarren astean greba eta mobilizazioei ekingo diegu Lakuako Hezkuntza Sailak aldebakartasunez proposatutako jantokien kudeaketarako araua bertan behera gelditzea exijitzeko. Era berean, gure bide orrian hezkuntza komunitatearen parte hartzea sustatzea eta eragile aktiboa izatea daukagu.

Arau berriaren proposamena publiko egin zen momentutik, hezkuntza komunitate guztia agertu da proposamen honen aurka, eta momentu horretatik, erantzun bateratua artikulatzeko gogor lanean aritu gara hezkuntza eta eragile sozial desberdinekin. Hurrengo asteetan publiko egingo ditugu agenda mobilizatzailearen nondik norakoak eta zehaztapenak.

Erantzun bateratu eta indartsua ematea izango da Hezkuntza Sailak aldebakartasunez hartutako erabakia bertan behera gelditzeko modu bakarra eta irizpide horri jarraiki, gogor lanean jarraituko dugu hurrengo aste hauetan zehar.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Greba Orokorra jarraipen zabala izaten ari da lehen orduetan

Martxoaren 17ko greba orokorra hasi da Hego Euskal Herri osoan; jarduera ohiko astegun batekoa baino askoz baxuagoa da, eta trafikoaren dentsitatea jaitsi da. Lantoki askotan...

[IRITZIA]: Enpresari nagiei martxoaren 17an greba!

Jarraian irakur dezakezue Oihana Lopetegi LABeko Ekintza Sindikala eta Negoziazio Kolektiboko arduradunaren eta Pello Igeregi ELAko Negoziazio Kolektiboko arduradunaren iritzi-artikulua. Confebaskek eta CENek, Hego Euskal...