2026-10-28
HomeIndustriaEraikuntzaDonostiako Udalari alegazioak jarri dizkiogu

Donostiako Udalari alegazioak jarri dizkiogu

LABek joan den otsailaren 2an onartutako Donostiako etxebizitzak eta bizitegi eraikinak zaharberritzeko diru laguntzak emateko oinarri arautzaileak onartzen dituen ordenantzari alegazioak jarri dizkio.

Ordenantza berri honen arabera, Donostiako Udaletik eraikinak eta etxebizitzak zaharberritu nahi dituzten jabekideen erkidegoek diru laguntzak jaso ahalko dituzte, nahiz eta obra horietako langileei eraikuntzako hitzarmena ez aplikatu.

Arau berri honek aurreko udal araua bertan behera uzten du. Aurrekoak espreski aitortzen zuen diru laguntzak jaso ahal izateko derrigorrezkoa zela obra horietako langileei eraikuntzako hitzarmena aplikatu behar zitzaiela.

LABentzat PNV, PSOE eta PPren botoekin ateratako Donostiako Udalaren erabaki hau atzerapuso handi bat da, eta enpresarientzat lan araudia ez betetzeko deia argia da.

Instituzioek ezin dute prekarietatea bultzatu. Alderdi politiko hauek atzera egingo dutela zinez espero dugu, eta LABen alegazioak onartuko dituztela. Garaiz daude euren akatsa konpontzeko.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Ernaik eta LABek etxebizitza eta soldata duinen aldeko borrokara batzeko deia egiten diogu euskal gazteriari

Gazteen prekarizazioaren datuak argiak dira: 25 urte baino gutxiagoko langileen ia erdiak ez dira iristen 1.600 euroko soldatara, eta adin tarte horretako gazteek diru sarreren %78 bideratzen dute alokairura. Aldaketarako aukerak daudela sinetsita, azaroaren 11n lantokiak hustu eta kaleak betetzeko deia egin dute Ernaik eta LABek.

Frantses Kanonaren aurka herri harresia osatzera dei egiten dugu

Eskuin muturreko Canon Français edo Frantses Kanona taldeak antolatutako otordua egitekoa da Miarritzeko Irati aretoan azaroaren 28an. Bada, hainbat eragilerekin batera, hitzordu horri aurka egin eta herri harresia sortzeko deia luzatzen diegu langileei LAB sindikatutik.

Euskara, baliabideak, segregazioa eta digitalizazioa dira hezkuntza arloko lehentasunak LABentzat

Sindikatuak gaur Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean egindako agerraldian adierazi duenez, PISA txostena erreferentziatzat hartzen ez duen arren, datuak kezkagarriak dira. Emaitzetan eragina izan duten faktoreen artean lau dira premiaz jorratu beharrekoak: euskararen ezagutza eta erabilera indartzea, ikastetxeetako baliabideak bermatzea, segregazioari aurre egitea eta digitalizazio-eredua berrikustea.