2026-03-19
HomeZerbitzu PublikoakUdal eta Foru AdministrazioaDonostiako Udalaren 2014ko hitzarmena onartuta

Donostiako Udalaren 2014ko hitzarmena onartuta

LABeko sail sindikalak bihar, hilak 20, TGBan 2014ko lan baldintzen akordio arautzailea onartuko denaren berri eman du. Akordio honek Langileen Batzordearen abala dauka, LAB, ErNE eta CCOO sail sindikalen baiezko botoekin.

Akordio honek, beste gauzen artean jasotzen duena:

1. Lanaldiak, lizentziak, baimenak, ultraaktibitatea, negoziazio esparruaren errespetua eta beste zenbait aldeei dagozkien murrizketak ez aplikatzeko 2012 eta 2013 urteetan onartu ziren neurriak mantentzen ditu.

2. 2013ko KPI (%0,6)aren konpentsazioa jasotzen du, langile publikoen erosahalmenaren berreskuratze prozesua hasten du, produktibitate gisako ordainsari lineal baten bitartez, eta Elkarkidetzako ordainketei ekiten dio berriro.

3. Konpromezu desberdinak jasotzen ditu: formakuntza plana, lanpostuen balorazioaren eta ordainsari eskalaren tresna berri bat eta barne mugikortasunaren arautegi bati buruzkoak. Eta sustapen eta LEP prozesuak aurten martxan jartzeko konpromezua ezartzen du.

Zerbitzuak pribatizatzeko helburuarekin eta lan baldintza publikoak okerrera eramanez, publikoa hutsaldu nahi den epealdi zail honetan, udal honetan, oztopoak badira ere, lan baldintzak hobetzea lortu dugu, eta baita zerbitzu publikoaren eredu desberdinaren alde egiteko apostua adostea ere.

Hau da LABek nahi duen bidea.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Korrikan masiboki parte hartzera dei egiten die LABek euskal langileei

Hainbat kilometro erosi ditu LABek, eta bere kidegoa aktiboki ari da parte hartzen Korrikaren antolaketan, izan tokian tokiko batzordeetan zein lantegietan. Orain, errepidera salto egiteko garaia da. Horregatik, bihartik aurrera euskararen aldeko olatua indartzera dei egiten die LABek euskal langileei.

LABek burujabetza, ekonomiaren kontrol publikoa eta gutxieneko soldata propioa eskatzen ditu lan eta bizi baldintza duinak hemen ziurtatzeko

Kontseilu Ekonomiko eta Sozialak (KES) ezohiko bilera egin du Irango gerrak Nafarroan izan duen eragina aztertzeko eta maila ekonomiko eta sozialean izan dituen ondorioak...

LGS propio baten aldeko jendartearen aldarriak gobernuak eta patronalak behartu behar ditu aurrera egitera, berehala ezar dadin

Grebaren arrakastak eta mobilizazio masiboek erakusten dute euskal jendarteak ez duela amore emango 1.500 euroen aldarrikapenean. LAB, ELA, Steilas, Etxalde eta Hiru, M17aren ondoren: “Gaur atzo baino indartsuagoak gara, ez gara geratuko helburua lortu arte”.